2017/12/18ko prentsa-oharra

GIZARTE-BABESAREN KONTUA (2016)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Gizarte Babesaren Gastua, per capita, 7.940 euro; %1,9 gehitu zen Euskal AEn 2016an

2016an gastua goraka funtzio guztietan, langabeziagatiko prestazioetan izan ezik, non beheraka jarraitzen duen

Euskal AEn gizarte-babesaren gastua %1,9 gehitu zen, bai absolutuki, bai per capita. Datuok Eustatek landuak dira, SEEPROS sistemari jarraituz, Gizarte Babesaren Estatistika Integratuen Europar Sistemari. 2015eko pertsonako 7.795 eurotik 2016ko 7.940ra handitu; guztira, 17.260 milioi. BPGrekiko, gastu hau %24,4 izan zen 2016an, 2015ean baino hiru hamarren gutxiago.

Administrazio-gastuak kendutako gizarte-prestazioen balioa: 16.971,7 milioi 2016an, 2015ean baino %2,0 gehiago.

1. taula: Gizarte-babesaren datu eta adierazle nagusiak Euskal AEn.
2010-2016(A)
Iturria: Eustat. Gizarte-babesaren kontua

graf0014487_02_e.png

2015ekoak dira azken behin betiko datuak; Zahartzaroa eta Gaixotasunak/Osasun Arreta funtzioetan gastatzen da prestazioetako %68,5.

“Zahartzaroa” funtzioa, zeinak barne dituen pentsioak, ostatua eta etxeko artatzea, gasturik handiena: 7.095,6 milioi 2015ean. Gaixotasunak/Osasun Arreta funtzioaren gastua, bigarrena bolumenean, 4.316,9 milioi 2015ean; aurreko urtean baino %3,2 gehiago.

2015ean, pisurik txikieneko funtzioak, Gizarte-bazterketa eta Etxebizitza, prestazioen %3,9; Familia/seme-alabak, %3,0.

2015ean gastua goraka funtzio guztietan Etxebizitza eta Langabezian izan ezik; 2016an gastua goraka funtzio guztietan, langabeziagatiko prestazioetan izan ezik, non beheraka jarraitzen duen. Langabezia funtzioaren gastua —langabezia prestazioak, enplegu sustatzea eta prestakuntza- beheraka azken urteetan: 2014an %-18,3; 2015ean %-18,9; 2016ko aurrerapen datuekin, %-12,6.

2015ean Langabezia gastua, gizarte-prestazioenaren %7,5; 2013an %11,4, handiena 2000tik. 2016an, aurrerapen datuek %6,4 ematen digute. Jaitsierak bi osagai ditu; lehenengoa, langabezi prestazioen jasotzaileak gutxitu (2016an %14,5; aurreko bi urteetan %17,5 eta %11,8); bigarrena, langabezia gutxitu: %8,9 2016an; %6,7 2015ean; %2,1 2014an.

Gizarte Segurantza Sistemak eta Estatuaren Administrazioak eginiko gastua guztiaren %60,7 izan zen 2015ean, 2014an baino %0,1 gehiago.

Euskal Administrazioek eginiko gastua, 5.388,4 milioi (%31,8) 2015ean, 2014an baino %2,8 gehiago. “Euskal Administrazioak” taldearen barruan gizarte-zerbitzuen sistema publikoa da: Lanbide, Foru-aldundiak eta Tokiko Administrazioak. Gastua 1.878,6 milioi 2014an eta 2015ean 1.928,5 milioi. Euskal Administrazioen gastuaren barruan osasun sistema publikoarena dago: 3.364,5 milioi 2014an eta 3.459,9 milioi 2015ean.

2. taula: Erakundeetako unitate taldearen eta urtearen araberako gastua (milioi €). 2010-2015
Iturria. Eustat. Gizarte-babesaren kontua

Europarekiko alderatzea egiteko, Eurostaten azken datuak 2015ekoak dira. Adierazleetako bat Erosteko Ahalmenaren Parekotasuna da; Euskal AEn 8.519, Espainian 6.263, %36 txikiagoa. Irlandan, esaterako, 7.506; Erresuma Batuan 8.500. Goiko muturrean Luxenburgo (15.014) eta Danimarka (11.327).

BPGrekiko gizarte gastua: Euskal AEn %24,7, 2015ean. Europako batez bestekoa %29,0. Espainiakoa %24,7. Luxenburgon %22,0 (aurrena per capita).

graf0014487_04_e.png

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gizarte Babesaren Gastua, per capita, 7.940 euro; %1,9 gehitu zen Euskal AEn 2016an

Eragiketa : 
Gizarte-babesaren kontua
Eragiketa kodea : 
170910
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2024
Eguneratze data : 
2017/12/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014487_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali