2017/11/27ko prentsa-oharra
Jaiotzak %4,5 gutxitu ziren Euskal AEn 2017ko bigarren hiruhilekoan
Ezkongabeko amen haurrak, %44,5
2017ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.321 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %4,5 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban %+2,2; Bizkaian %-4,0; Gipuzkoan %-8,4. Bizkaian 2.207 haur jaio; Araban 742; 1.372 Gipuzkoan.
2017ko apiril, maiatz eta ekainean ezkontzaz kanpo jaioak, guztien %44,5 (%42, 2016ko hiruhileko berean). Bizkaiak Euskal AEk baino ehuneko handiagoa, %46; Arabak %44,1; Gipuzkoak %42,1.
2017ko bigarren hiruhilekoan, erdia ia, 2.148, lehenengo haurrak; 1.744 (%40,4) aurretik beste bat bazen familietara etorri ziren; hirugarren eta ondorengoak %9,9.
10 jaiotzatatik 8tan amak 30 urte edo gehiago
Jaiotzak amaren adinaren arabera banaturik, 30-34 urteko amen taldea nagusi oraindik ere, erditzeen %36,6. Talde horren ondotik, 35-39 urte artekoa (%35,5). 25-29 urte artekoen haurrak, %13,8; 25 urtez beherakoenak %5,3; 40 urtez gorakoenak, %8,8.
Ama ezkongabeen amatasun-adina multzoarenaren azpitik dago; ezkongabeen %8, 25 urtetik beherakoak ziren, 25-29 urteen artekoak %17.
Amen %20,8, atzerritarrak
Euskal AEn 2017ko udaberriko jaiotzen %20,8tan, ama atzerritarra zen. Araban %27,9; Bizkaian %18,9; Gipuzkoan %19,8.