2017/12/01eko prentsa-oharra
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2017ko abenduak 3
Web duten 10 langile eta gehiagoko enpresen erdietan euskaraz jardun daiteke
Araubide Orokorreko unibertsitatetik kanpoko ikasketetan hiru ikasletik bi D ereduan matrikulatzen dira
Euskaraz ere badiren webak batez ere Gipuzkoako enpresetan (%61,7an batez beste) ditugu; Erkidegoan %50,4tan, Eustaten datuen arabera, beti ere 10 langile eta gehiagoko enpresetan. Debagoienan %77,3, Goierrin %63,8; Urola-kostan %61,6. Gipuzkoako gainerako eskualdeetan %55en gainetik.
Bizkaian, %46,0 batez beste; Gernika-Bermeon %71,9; Markina-Ondarroan %70,8. Arratia-Nerbioi beste muturrean, %37,2.
Araban %39,1 batez beste; Mendialdean %50,8; Lautadan %40,4. Gainerako eskualdeetan beheraka portzentajea; baxuena Ibarretan, %31,1.
Hiriburuetan Donostia aurren nabarmen euskarazko webetan, 65,3%: Bilbon, 10 langile eta gehiagoko enpresen %48,7tan eta Gasteizen %40,9tan.
10 langile eta gehiagoko enpresen %55,7tan euskarazko weba dago zerbitzuen sektorean; %49,8 eraikuntzan eta %34,45 industrian.
Hizkuntza ereduak
Araubide Orokorreko unibertsitatetik kanpoko Ikasketetan 384.792 ikasle matrikulatu ziren 2016/2017an Euskal AEn. 246. 533 ikasle (%64) D ereduan; 69. 636 Bn (%18); 66. 562 An (%17,3).
Batxilergoan: 18.798 ikasle D ereduan; 1.242 Bn ; 10.105 An. Bigarren Hezkuntzan: 53.618 ikasle D ereduan; 20.238 Bn; 7.031 An
Haur- eta Lehen hezkuntzan, 2.773 eta 5.605 ikasle A ereduan. Dn, 70.904 eta 94.367; Bn 16.112 eta 28.576.
Atzerritarren %54 D ereduan ari dira Gipuzkoan, %38 Bizkaian, %33 Araban. Euskal AEko batez bestekoa %42, 2015/2016koan.
D ereduaren bilakaera: 2005/06koan 163.054 ikasle; 2010/11koan 205.774. 2015/16koan 243.178.
A eredua: 2005/06koan 99.862 ikasle; 2010/11koan 92.332; 2015/16koan 71.803.
B eredua: 2005/06koan 71.284 ikasle; 2015/16koan 68.457.
Unibertsitatera sartzeko probetan, 2016an A ereduko 3.428 ikaslek gainditu zituzten; D ereduko 7.359k. 2006an: Ako 4.407k eta Bko 4.748k.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62