HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak Euskal AEko berrikuntza...

2017/12/29ko prentsa-oharra

BERRIKUNTZAREN INKESTA 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko berrikuntza teknologiko jardueretarako gastua %3,3 gehitu 2016an, lau urtez jaitsi ondoren

Finantzazio publikoa jasotzen duten enpresa berritzaileen %78k, Jaurlaritzatik

2016an, Euskal AEko enpresek 2.524,6 milioiko gastua egin zuten teknologia berritzeko jardueretan; %+3,3 aurreko urtearen aldean, Eustaten arabera.

Gastu nagusiak: barruko I+G (%51,1); makinak eta ekipoak erostekoa (%20,5); kanpoko I+Gren erosketa (%16,1); gainerako jarduerak %12,2.

1. grafikoa: Berrikuntza gastuaren banaketa jardueren arabera. 2016 (%)
Iturria: EUSTAT. Berrikuntzaren inkesta

Euskal AEko enpresen %16,4, berritzaile

2016an enpresa berritzaileak (berrikuntza teknologikoa edo ez-teknologikoa), %16,4, 2015ean baino ehuneko 5 hamarren gutxiago. 10 langile eta gehiagokoen %34,0 berritzaile, 2015ean baino ehuneko 0,6 puntu gutxiago.

1. taula: Enpresak berrikuntza motaren eta tamainaren arabera. 2014-2016. (%)
Iturria: EUSTAT. Berrikuntzaren inkesta

Euskal AEn, 2014-2016 aldian, enpresen %11,4k (18.394k) egin zuen berrikuntza teknologikorik, aurreko aldian baino ehuneko 0,5 puntu gutxiagok. Enpresa berritzailetzat hartzen dira merkatuan produktu berriren bat (ondasuna edo zerbitzua) edo asko hobetutako produkturen bat sartu dutenak (%7,8 2016an), edota establezimenduaren baitan prozesu berriren bat edo asko hobetutako prozesua sartu dutenak (%8,7).

10 langile edo gehiagoko enpresetan %27,9; aurreko urtean baino ehuneko 0,3 puntu gutxiago. Enpresa horien artean, produktua eraberritu dutenak %17,5 dira; prozesua eraberritu dutenak %22,2.

Enpresa berritzaileen %26,4k finantzaketa publikoa jasotzen du.

Enpresa berritzaileen %26,4k finantzaketa publikoa jasotzen du. Eusko Jaurlaritza nabarmentzen da, enpresa berritzaileen %20,6 finantzatzen du. Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, erabat edo partzialki, laguntzak jasotzen dituzten enpresen %78. 10 langile edo gehiago dituztenetan, %51,2k laguntzak jasotzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritza da, halaber, enpresarik gehien finantzatzen duena, %36,9. Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, erabat edo partzialki, laguntzak jasotzen dituzten 10 langile edo gehiagoko enpresen %72.

2. taula: Finantzazio publikoa jasotzen duten enpresa berritzaileak, finantzazioaren jatorriaren arabera 2014-2016. (%)
Iturria: EUSTAT. Berrikuntzaren inkesta

Enpresa berritzaileen %95,5ek uste du berrikuntzak eragin positiboa duela

%92,2k uste du berrikuntzak eragin positiboa duela produktuetan, ondasun edo zerbitzuak direlarik; %75,2k barne-prozesuetan; %53,5ek enpleguan eta %46,4k dio bestelako eragin positiboak badirela, esaterako ingurumen inpaktu txikiagoa edo langileen osasun hobea.

10 langile edo gehiagokoetan, %95,3ren ustez bada eragin positiborik; %87,4k, produktuetan; %73,2k barne prozesuetan; %65,5ek enpleguetan; %48,4k ingurumen inpaktu txikiagoa edo langileen osasun hobea.

Faktore jakin batzuek teknologia-berrikuntza oztopatzen dutela uste du enpresen erdiak baino gehiagok

Enpresen %55,9k uste du teknologia berrikuntza zailtzen duten faktoreak badirela. Faktore horien artean, ekonomikoak nagusi, %47,2. Gehiegizko arrisku ekonomikoak (%39,0); berrikuntzen kostu handiegiak (%42,9); finantza-iturri falta (%35,5). 10 enplegatu baino gehiagoko enpresetan, berrikuntza oztopatzen duten faktoreak badirela uste dutenak %63,1 dira, aipatutako oztopoak berberak direlarik.

Berrikuntza ez teknologikoa

Berrikuntza ez-teknologikoa (enpresen %9,4k) antolaketa- edo merkaturatze-berrikuntzek osatzen dute. Antolaketa-berrikuntza enpresa barruan antolatze-metodo berriak ezartzea da enpresako barne-funtzionamenduan; euskal enpresen %5,3k egiten dute. Merkaturatzearena lehen erabili ez diren edo aurrekoak bezalakoak ez diren merkataritzako estrategia edo kontzeptuen egikaritzea da; Erkidegoko enpresen %6,0k egiten dute. Berrikuntza ez-teknologikoa, 10 langile edo gehiago enpresa-tamainan, %19,4; antolamenduan datza %15,6tan eta merkaturatzean %8,9tan.

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko berrikuntza teknologiko jardueretarako gastua %3,3 gehitu 2016an, lau urtez jaitsi ondoren

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2017/12/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014523_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali