2018/01/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPG urte arteko %3,0 gehitu da 2017ko laugarren hiruhilekoan
2017 osoan, BPG %2,9 gehitu dela zenbatesten da; enplegua %2,1
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %3,0ko hazkundea izan du 2017ko laugarren hiruhilekoan urte artean, urtaro- eta egutegi-eraginik gabe, Eustaten aurrerapen-datuen arabera.
Aldakuntza-tasa %0,7 aurreko hiruhilekoaren aldean.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2017ko laugarren hiruhileko urte arteko hazkundea industriari, eraikuntzari eta zerbitzuei zor zaie. Lehen sektorea, beheraka laugarren hiruhilekoan.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %2,0 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hiruhileko artean %0,6ko hazkundea.
2017 osoan, BPGren lehen zenbatespena %2,9ko hazkundea da; sektore guztiak positiboan lehen sektorea izan ezik.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %2,1 gehitu 2017an.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62