2018/01/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,3 jaitsi ziren 2017ko abenduan aurreko hilaren aldean
2016ko abenduaren aldean %0,4 gehitu
2017ko abenduan, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,4 gehitu, EUSTATen datuen arabera.
Lan-eskuaren kostua lehengoan (%0,0); lehengaien kostuak %0,3 jaitsi.
Etxegintzako lehengaien kostua %0,4 jaitsi abenduan; Obra Zibilarenena %0,2. Urte artean: Etxegintzan %0,1 gehitu; Obra Zibilean %0,8.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2017ko abendua 2016koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Metalurgia (%9,4); Energia elektrikoa eta gasa (%4,2); Ez-metalezko industria (%2,2). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Ez-metalezko mineralak, %-2,0; Material elektronikoa %-0,2.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62