2017/12/22ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak lehengoan (%0,0), 2017ko azaroan aurreko hilaren aldean
2016ko azaroaren aldean %0,2 gehitu
2017ko azaroan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea lehengoan, %0,0, aurreko hilaren aldean, eta azarorako urte arteko tasa %0,2 gehitu, EUSTATen arabera.
Ez lan-eskuaren kostua, ezta lehengaien kostuak ere (%0,0), ez dira aldatu aurreko hilaren aldean.
Etxegintza %0,1 jaitsi da azaroan; Obra Zibila %0,4 gehitu. Urte artean: Etxegintzaren lehengaien kostuak %0,2 jaitsi; Obra Zibilarenak %1,3 gehitu.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2017ko azaroa 2016koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Petrolio fintzea (%11,9), Metalurgia (%9,5), Energia elektrikoa eta gasa (%4,4). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Ez-metalezko mineralak (%-3,8), Industria kimikoa (%-0,2), Material elektronikoa (%-0,1).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62