2018/01/10eko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2017KO AZAROA
Euskal AEko industri jarduera %2,4 gehitu zen 2017ko azaroan
Industri Produkzioaren Indizeak %2,8ko gehikuntza 2017ko lehen hamaika hiletan
EUSTATen datuen arabera, 2017ko azaroan, lan egutegiko termino homogeneoetan %2,4 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2016ko hil beraren aldean. 2017ko lehen hamaika hiletan %2,8ko hazkundea, 2016ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %1,4 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa 2017ko urriaren aldean.
2017ko azaroan, 2016koaren aldean: Bitarteko ondasunak %5,8 gehitu; Kontsumo ondasunak, guztira, %2,5. Azken horien barruan, iraunkorrak %+5,9; ez-iraunkorrak %+1,4. Energia %3,3 jaitsi; Ekipo ondasunak %0,3.
Hil artekoa, 2017ko azaroan urriaren aldean: Bitarteko ondasunetan eta Ekipo ondasunetan %1,2ko gehikuntza. Energia %2,6 gehitu; Kontsumoko ondasunak %1,4 gehitu; ez-iraunkorrak %3,4; iraunkorrak %3,1 jaitsi.
2017ko azaroan, urte artean: Kautxu eta plastikoa %11,0 gehitu; Metalurgia eta metalezko produktuak %6,1; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %3,1. Jaitsierarik handienak urte artean: Material eta ekipo elektrikoa %-6,2; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %-5,4; Zura, papera eta arte grafikoak %-2,0.
Azaroan, Industri Produkzioaren Indizea lurraldeetan: Gipuzkoan %+6,0; Araban %+2,4; Bizkaian %-1,0.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62