2017/12/21eko prentsa-oharra

EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA 01/01/2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn ari diren enpresen %97,6k hemen dute egoitza

Errotaziorik handiena, Merkataritza, garraioa eta ostalaritza, alten %29,5, bajen %33,1

Euskal AEn 2017ko hasieran 158.086 enpresa ari ziren; %97,6k erkidegoan zuen egoitza, Eustaten arabera. Enpresok 175.393 establezimendutan ari ziren (lantegiak, dendak, bulegoak…); %14,2 Araban; %51,8 Bizkaian; %34,0 Gipuzkoan.

Aurreko urtearen aldean, Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintza sektorean establezimenduak %2,1 gehiago dira; Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzan %1,7; Informazio eta komunikazioetan %1,5; Zerbitzuen beste jardueretan %1,2; Higiezinen jardueretan (%1,1); Jarduera profesional eta lagungarrietan %0,6. Establezimendu gutxiago: Industrian (%-2,6); Finantza eta aseguruetan (%-1,8); Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (%-0,9); Eraikuntzan (%-0,6). Guztira, %0,2 establezimendu gutxiago.

graf0014507_01_e.png

Establezimendurik gehien, Merkataritza, garraio eta ostalaritzak, %37,7; Jarduera profesional eta lagungarriak %16,3; Eraikuntzak %11,7.

Establezimenduen tamainaren araberako banaketa, 2016an, aurreko urtean bezalatsu. Apenas 2.385 establezimenduk -%1,4k- dauzkaten 50 langile edo gehiago; hauen enplegua guztiaren %39,9. 129.892 establezimendu, ia hiru laurden, ez dira 3 lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %18,3 bakarrik hartzen dute.

Establezimenduen jarduera-adarraren araberako batez besteko tamainaz, enplegu-kontzentraziorik handiena, bai Euskal AEn, bai lurraldeetan, Industria, energia eta saneamenduan da. Euskal AEn establezimenduko batez besteko tamaina 15,1 enplegu da. Araban 19,2; Gipuzkoan 14,9 eta Bizkaian 13,6.

ENPRESAK

Enpresen (establezimenduen jardueraren euskarri, unitate juridiko) %97,7k Euskal AEn dute egoitza; 3.785ek estatuaren gainerakoan. 79.911 enpresak, erdia pasatxok, Bizkaian dute egoitza; 52.928k (%33,5ek) Gipuzkoan; 21.462ek (%13,6k) Araban.

Enpresen batez besteko tamainak lehengoan dirau: 5,5 okupatu enpresako, 5,0 establezimenduko. Nortasun juridikoan, bada alderik. Nortasun juridikoaren titularra pertsona fisikoa denean, 1,4 enplegu, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 11,4 eta 9,3 pertsona dira, enpresako eta establezimenduko.

ENPRESA-DEMOGRAFIA

Euskal enpresetan baditugu gazte samarrak. Euskal AEn ari direnen %32,7 bost urte zahar da edo gutxiago; bi urte do gutxiagokoak, %17,2.

Establezimendu errotaziorik handienak: Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (alta guztien %29,5, bajen %33,1); Jarduera profesional eta lagungarriak (alta guztien %18,4 eta baja guztien %17,1); Eraikuntza (alta guztien %17,6, baja guztien %17,8); guztira 281 establezimendu gutxiago 2016an zehar.

Pertsona Fisikoaren nortasun juridikoarekin sortutako establezimenduetan gertatzen dena azpimarratu behar: alten %65,2 eta bajen %66,3.

Pertsona fisiko diren establezimenduetan dugu enplegatuen alten %36,3 eta bajen %41,9. Sozietate mugatuetan alten %33,3 eta bajen %31,2.

Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena 2 enplegu edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berak bakarrik alta guztien %90,3 eta baja guztien %91,1 hartu ditu.

Establezimendu handien (50 langile edo gehiagokoen) geruzan alten %0,3 eta bajen %0,1, besterik ez. Aldiz, enplegatuen alta guztien %14,9 eta bajen %9,4.

Establezimenduen demografia. Euskal AE. 2017/01/01
Iturria: Eustat. Enpresak sortzearen eta ixtearen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn ari diren enpresen %97,6k hemen dute egoitza

Eragiketa : 
Jarduera ekonomikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
200163
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2017/12/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014507_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali