2018/02/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTUAK. 2018ko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

% 15,5 hazi dira Euskal AEko apartamentu turistikoetako ostatu-gauak, 2018ko urtarrilean

Hotel, landetxe eta apartamentu turistikoetan % 2,2ko gorakada egon da ostatu-gauetan, urtarrilean

Euskal AEko apartamentu turistikoetan 2018ko urtarrilean erregistratu diren ostatu-gauak igo egin dira (13.614 izan dira); alegia, % 15,5eko igoera egon da, aurreko urteko urtarrilaren aldean, Eustatek apartamentu turistikoen inguruan emandako datuen arabera. Lehenengoz atera ditu Eustatek datu horiek, eta hori establezimendu-mota guztiei establezimendu turistiko hartzaileen inkestaren esparrua osatzeko duen helburua lortzeko beste urrats bat gehiago da.

Ostatu-gauek urte artean bilakaera positiboa izan dute Araban eta Gipuzkoan, % 84,1eko eta % 11,4ko igoerekin, hurrenez hurren; baina, Bizkaian, beherakada izan dute, % 27,0koa.

Bestalde, EAEko apartamentu turistikoetan bidaiarien 2.788 sarrera egon ziren 2018ko urtarrilean, alegia, % 8,3ko beherakada egon da.

graf0014621_01_e.png

Bidaiarien sarrerek gora egin dute Araban, % 37,6, baina % 4,2 egin dute behera Gipuzkoan eta % 21,3 Bizkaian, 2017ko urtarrilean gorakada oso altuak izan ondoren Bizkaian.

Batez besteko egonaldia 4,88 egunekoa izan da azken urtarrilean, 2017koaren gainetik, orduan 3,88 egunekoa izan baitzen. Araban igo egin da, iaz 8,92 egunekoa izan zen eta, aurtengo urtarrilean, 11,93 egunekoa. Gipuzkoan 2,46 egunekoa zen eta aurten 2,86koa. Bestalde, Bizkaian batez besteko egonaldiak behera egin zuen; 2017ko urtarrilean 3,35 egun izan ziren eta aurtengo urtarrilean 3,11koa.

2018ko urtarrileko balantzea

Hotel, landetxe eta apartamentuetan, 164.778 sarrera erregistratu ziren 2018ko urtarrilean, alegia, % 0,2ko igoera egon da, aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian EAEko sarrera guztien % 47,7 kontzentratzen da, baina sarreren baturak % 6,9 egin du behera. Gipuzkoan erkidegoko sarreren % 37,9 kontzentratzen da eta, bertan, % 7,8ko igoera egon da, Araban, EAEko sarreren % 14,4 kontzentratzen da, eta % 7,7ko igoera izan du.

Ostatu-gauak, establezimendu turistiko hartzaileetan, guztira, % 2,2 hazi dira, eta Araban eta Gipuzkoan igoerak % 21,3koa eta % 10,5ekoa izan dira, hurrenez hurren, eta Bizkaian % 7,8ko beherakada egon da.

graf0014621_02_e.png

Ohar metodologikoa: Apartamentu turistikoak dira ostatu-unitateek osatzen dituzten establezimenduak eta, independenteak diren eta enpresa-ustiapeneko batasun-printzipioaren arabera kudeatzen diren multzo gisa eskainita, profesionalki aldi baterako ostatua emateko baliatu ohi direnak, ostatu hartzen duen pertsonari bizitoki-aldaketarik eragin gabe.

Apartamentu turistikoak bloke-modalitatearen (instalazio edo zerbitzu komunekin, ustiapenerako enpresa-unitate bakarrak trafiko turistikorako bideratutako pisu, apartamentu, etxe, txalet edo antzekoek eratutako eraikina edo konplexua osorik) edo multzoarenaren (ostatu turistikorako bi unitate edo gehiago eranstea, eraikin berean edo elkarren ondoko eraikinetan egonik eta blokea eratu gabe, ustiapenerako enpresa-unitate bakarrak trafiko turistikorako bideratzen dituenak) pean ustiatu daitezke. Ostatu-unitatetzat jotzen da erabiltzailearen erabilera esklusiborako eta pribatiborako apartamentu turistikoen establezimendu baten pieza independentea.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

% 15,5 hazi dira Euskal AEko apartamentu turistikoetako ostatu-gauak, 2018ko urtarrilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2018/02/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014621_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali