2018/02/19ko prentsa-oharra
Jaiotzak %7,4 urritu ziren 2017ko hirugarren hiruhilekoan
Amen %23, atzerritarrak
2017ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.422 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %7,4 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Gipuzkoan 1.449, %-12,4; Bizkaian 2.204 %-5,1; Araban 769, %-3,4.
Amen 10etik 8k 30 urte baino gehiago
Jaiotzak amaren adinaren arabera banaturik, 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi, erditzeen %37,9. Ondoren, goragoko taldea dago, 35-39 urte artekoa,%32,8; 25-29ko taldean %14. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %5,4; 40 urte edo gehiagorekin %9,9.
Hirugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %42; aurreko urteko aldi berean %43,1. Batez besteko adina: ama ezkonduen artean, 33,8 urte; ezkongabekoena 32,6, dibortziatuena 36,6; guztira 33,4.
Jaiotakoen erdiak lehenengo seme-alabak
2017ko uztail, abuztu eta irailean Euskal AEn amatutakoen arteko %22,9 atzerritarrak ziren. Ehuneko horren gainetik, Araba, %31,9; Gipuzkoan %22; Bizkaian %20,4.
Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 30,9 urte batez beste; espainiarrena, 34,1.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2017ko udan, erdia, 2.224, lehen haurrak; 1.695 (%38,3) aurretik beste bat bazen familietara etorri; hirugarren eta ondorengoak %11,4.
Aurreneko haurra izandako emakume kopurua %9,6 jaitsi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; bigarrenarena %-6; ondorengo seme-alabena %-1,4, 2016ko hiruhileko beraren aldean.