HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak 2016an Euskal AEko akutuen...

2018/03/14ko prentsa-oharra

OSPITALEETAKO ERIKORTASUN-ESTATISTIKA. 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016an Euskal AEko akutuen ospitaleetan 242.171 ospitaleratze erregistratu ziren

Kirurgia anbulatorioan 76.098 pertsona artatu ziren

2016an Euskal AEko akutuen ospitaleetan 242.171 ospitaleratze erregistratu ziren; ia %40 gaixotasun digestibo, zirkulatorio eta arnasbideetakoengatik, Eustaten arabera. Akutuen ospitaleetan, kirurgia anbulatorioan; 76.098 pertsona artatu ziren; nagusiki begiaren gaixotasunengatik.

Ohe bat okupatzen delarik, pertsonen %83 ospitale publikoetan artatu ziren; %17 pribatuetan, hauetan patologia ugarienak muskulueskeletikoak (%18).

Ospitaleratzeen %50,3tan emakumea zen pazientea; %49,7tan gizon. Erditzea eta haurduntzea kanpo utzirik (normalean ez baitira izaten osasun-arazo), gizonak %54,3 eta emakumeak %45,7.

Euskal AEko ospitaleratzeak, gaixotasun ugarienen arabera. 2016
Oinarria: Eustat. Ospitaleetako erikortasun-estatistika

Aparatu digestiboak ospitaleratzeen %13,3 ekarri; zirkulatorioak %12,7; arnasbide-arazoek %11,4; tumoreek %9,9; traumatismo eta lesioek %8,9.

Emakume artean, haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa kanpo (%16,7), ospitaleratzeen arrazoiak: aparatu digestiboa (%11,4), patologia ugariena behazun—maskuriko harria; zirkulatorioa (%10,3) gutxiegitasun kardiakoa nagusi; arnasbideak (%9,8) pneumonia nagusi.

Gizon artean hiru kausa nagusi berberak; iztaiko hernia digestiboetan nagusi.

1.Taula: Euskal AEko ospitaleratzeak, gaixotasun ugarienen eta adinaren arabera (%). 2016
Iturria: Eustat. Ospitaleetako erikortasun-estatistika

0-14 urtekoen artean ospitaleratze gehienak arnasbideengatik eta erdiberriarokoengatik; 15-44 bitartean haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa (%37); adinean aurrera joan ahala bestelako patologiak: 45-64 urte bitarteko pertsonen artean digestiboak eta tumoreak; zirkulatorioak 65 urtetik aurrera.

Haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa kanpoan, ospitalizatuen batez besteko adina 61 urte; 72 gaixotasun zirkulatorioetan. Tumoreetan izan ezik (titi-minbiziaren eraginagatik), batez besteko adina ospitaleratzean txikiagoa da gizon artean; alderik handiena traumatismo eta lesioengatikoetan (53 urte; emakumeek 66).

Ospitalizatuen %3,1 hil egin ziren. Eragile nagusiak: zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (%21,8), tumoreak (%21,1) eta arnasbideetakoak (%17,7).

Batez besteko ospitale-egonaldia 5,3 egun. Egonaldirik luzeena buru-nahasteek (13,2 egun); jaiotza-ingurukoek (10,3); gaixotasun infekziosoek (8,6 ); tumoreek (6,8).

Begi-lausoa eta begi gaixotasunak kirurgia anbulatorioaren %39

Kirurgia anbulatorioa, non artatzen diren prozesuak ospitaleratze egunean bertan burutzen diren, pixkanaka ordeztuz doa ohiko ospitaleratzea.

Anbulatorioan 76.098 kasu artatu ziren, %39 begiaren gaixotasunak, batez ere lausoa, bereziki 65-79 urte bitarteko emakume artean.

Bigarren muskulueskeletikoak (%11,2); ugarienak meniskoa gizonengan, juanikotea emakumeengan.

Hirugarren digestiboa (%9,8); gizon gehiago (%13,2) emakume baino (%6,8); iztaiko hernia nagusi.

2. taula: Euskal AEko kirurgia anbulatorioa, gaixotasun ugarienen eta sexuaren arabera. 2016
Iturria: Eustat. Ospitaleetako erikortasun-estatistika

Ohar metodologikoa

Gaixo akutuen ospitaleetako datuak.

2016an aldaketak izan ziren Euskal AEko ospitale alten erregistroan, zeina baita estatistika honen iturria. 2015eko urriaren 13ko Osasun Sailburuaren Aginduaren arabera, Ospitale Altaren Oinarrizko Datuen Gutxieneko Multzora aldagai berriak ekarri ziren, izen honekin: Euskadiko Artatze Espezializatuaren Gutxieneko Oinarrizko Datu Multzoa. “Kontaktu mota” aldagaiak ahalbidetzen du bereiztea ohiko ospitaleratzea eta kirurgia anbulatorioa, aurreko bertsioak ez bezala, non batera artatzen ziren. Urte hartantxe ospitaleak kodetzen hasi ziren Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenarekin (CIE10), CIE9ren ordez. Horregatik guztiagatik, ez dago zuzeneko erkatzerik egiterik aurreko urtearekin.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016an Euskal AEko akutuen ospitaleetan 242.171 ospitaleratze erregistratu ziren

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2018/03/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014672_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali