2018/03/20ko prentsa-oharra
Euskal AEko biztanleen bostetik hiruk euskaraz zerbait bazekien 2016an
2011-2016 artean euskaldunen kopuruan 106.503 lagun gehiago
Euskal AEko 2 urteko edo gehiagoko biztanleen %60,7k, 1.287.839 pertsonak, zerbait bazekien euskaraz 2016an, Eustaten datuen arabera. 895.942 euskaldunak, euskaraz ongi ulertu eta mintzatzen direnak, eta 391.897 ia-euskaldunak, ulermen ona edo halamoduzkoa dutenak eta zailtasunez hitz egiten dutenak.
Aztertutako azken bosturtekoan, euskaldunak 2011ko %37,2tik 2016ko %42,2ra gehitu dira; ia-euskaldunak 2011tik ehuneko 7,1 puntuz gutxitu. Euskaldunak ehuneko 11,3 puntuz gehitu dira 1996tik 2016ra
2016an, Gipuzkoan %57,4 dira euskaldun, ehuneko 4,1 puntu gehiago 2011koaren datuaren aldean. Bizkaian %36,6 (+5,4); Araban %28,5 (+4,6). Ia-euskaldunak aintzat, euskaraz zer edo zer dakite lautik hiruk Gipuzkoan, bostetik hiruk Bizkaian eta bitik batek Araban.
Hona hemen euskaldunik gehien duten eskualdeak: Bilbo Handia (252.607); Donostialdea (156.382); Arabako Lautada (69.976); Urola-Kosta (57.207); Durangaldea (50.089); eskualdeotako lau, biztanle gehien dutenak. Aipatu eskualdeetan, 85.000 euskaldun gehiago 2011tik 2016ra.
Euskal AEko eskualde ia guztietan ezagutza handitu da 2011tik Gehikuntzarik handienak: Araban, Kantauri Arabarra (ehuneko +5,2), Lautada (4,8), Gorbeiako Inguruak (4,5). Bizkaian Bilbo Handia (6,1), Enkarterriak (5,9), Plentzia-Mungia (3,6). Gipuzkoan Donostialdea (5,1); Bidasoa Beherea (4,7); Goierri (3,3). Markina-Ondarroan, 0,2 puntu jaitsi.
Hiriburuetan euskaldunen portzentaje handiagoak
Bilbon ehuneko 6 puntu gehiago 2011tik; 2016an 97.287 euskaldun, biztanleen %29. Donostian, %46 2016an, 81.274 lagun, 2011n baino 5,4 puntu gehiago. Gasteizen euskaldunak %27,3 (64.347, +4,8 puntu).
Euskal AEn 251 udalerri daude. 201ean euskaldun gehiago, 0,1-12,2 puntu bitarte. 46tan jaitsi 2011tik, 0,1-5 bitarte. 4tan, lehengoan azken bosturtekoan.
66 udalerritan euskaldunak %80ren gainetik
Gipuzkoan 40 udalerritan euskaldunak %80ren gainetik. Azpimarratzekoak: Orexa (%94,6), Abaltzisketa (%94,5), Errezil (%94,1), Zerain (%93). 88 udalerrietako 69tan, euskaldun gehiago. Donostian, Zumarragan, Lasarte-Orian, Belauntzan eta Errenterian 5 puntu pasako gehikuntza.
Araban Aramaio (%81,6) bakarrik dago %80ren gainetik. 44 udalerritan, euskaldun gehiago; 7tan gutxiago. 6,1-12,2 puntu bitarteko gehikuntzak udalerriotan: Armiñon, Aiara, Erriberagoitia/, Zuia, Kanpezu, Artziniega, Alegria-Dulantzi
Bizkaiko 25 udalerritan dira euskaldunak %80 baino gehiago. Azpimarratzekoak: Ajangiz (%91,6), Amorroto (%90,9), Arratzu (%90). Bizkaiko 90 udalerritan euskaldun gehiago, 22tan gutxiago. Etxebarri, Arakaldo, Lanestosa, Sopuerta, Bakio, Trapagaran eta Barakaldon, 7-9 puntu arteko gehikuntzak.
Adinaren araberako alde handiak euskararen ezagutzan
10-14 urte bitartekoen %87,3 euskaldunak dira; %22,2 70-74 urtekoen artean. Oro har, adinean goraka goazela, ezagutza beheraka. 30 urtetik beherakoen artean euskaldunak %50en gainetik daude; adinean gora, proportzioa behera.
Emakumeen %42,3 euskaldunak dira; gizonen %42,1. Ia berdinak. Araban emakume euskaldunak %29,5, gizonak baino 1,9 puntu gehiago. Bizkaian emakumeak (%36,7) hamarren bat gehiago; Gipuzkoan alderik ez sexuen artean, %57,4.
Informazio gehiago.
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62