2018/02/27ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. 2017-IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG %2,9 gehitu zen 2017an

BPGk hiruhileko arteko %0,7ko hazkundea 2017ko laugarren hiruhilekoan; urte artean %3,0

2017ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %3,0 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. 2017ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, %0,7ko gehikuntza, aurreko hiruhilekoan bezalaxe. 2017an euskal BPG %2,9 gehitu da aurreko urtearen aldean.

2018ko urtarrilaren 29ko Kontuen Aurrerapeneko datuak mantendu egiten dira, bai laugarren hiruhilekoak, bai urtekoak.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2017ko laugarren hiruhileko BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztiei zor zaie, lehen sektoreari izan ezik.

Industria, laugarren hiruhilekoan, %3,7 gehitu da urte artean; hirugarrenean baino puntu bat gehiago. Urte arteko honek puntu bat eta zazpi hamarreneko gehikuntza dakar hiruhileko artean. Manufaktura-industria, zeina industria bere osotasunean adina hazi baita, izan da hiruhilekoaren urte arteko hazkundearen giltza.

1. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Eraikuntzan %3,1eko gehikuntza urte artean, aurreko hiruhilekoan baino gehixeago Hiru hileko artean, %4,5eko gehikuntza.

Zerbitzuetan urte arteko %2,9ko eta hiruhileko arteko %0,3ko hazkundeak. Zerbitzuak %2,9 gehitu dira urte artean; azpisektore guztiak positiboan indar ezberdinez: Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %3,1. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,9. Gainerako zerbitzuak (besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) %2,7.

Hiruhileko artean, Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %1,1 gehitu; Gainerako zerbitzuak %0,5. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %0,9 jaitsi.

Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko %3,0ko gehikuntza ekarri. Aurreko hiruhileko urte arteko datu bera. Hiruhileko artean %0,9ko hazkundea hiruhilekoan.

2. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Eskarian, urte artean %3,1eko hazkundea Barnekoan; positiboan 2017 osoan bezalaxe. Bi osagaiak (Azken kontsumoko gastua, %2,8; Kapital eraketa gordina, %3,8) positiboan.

Esportazioa eta inportazioa %4,8 inguru gehitu.

Familia-etxeetako Azken kontsumoaren Gastuan (Kontsumo Pribatua) %2,8ko gehikuntza hiruhilekoan, aurrekoan baino bi hamarren gutxiago. Hiruhileko arteko tasa, %0,1; hirugarren hiruhilekoan baino bi hamarren txikiagoa.

Kontsumo publikoa (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua) %2,9 gehitu da urte artean, bi hamarren gehiago aurreko hiruhilekoan baino; hiruhileko artean %1,2 gehitu.

Azken Kontsumoko Gastua (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia-etxeetakoa) %2,8 gehitu da. Hiruhileko artean %0,3 gehitu.

Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) %3,8 gehitu da urte artean laugarren hiruhilekoan; 2017ko hiruhileko guztietan sendo gehitu da. Hiruhileko artean %2,1 gehitu. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %4,6 gehitu da urte artean eta %1,6 hiruhileko artean.

3. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Kapital Eraketa Gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- urte artean %+3,4 eta hiruhileko artean %+2,4.

Barne eskaria, zeina osatzen baitute Azken kontsumoko gastuak eta Kapital eraketa gordinak, %3,1 gehitu da urte artean.

4. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Enplegua (Dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan) %2,0 gehitu da urte artean. Urte artekoan %0,6ko gehikuntza 2017ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, enplegua goraka Lehen Sektorean izan ezik. Zerbitzuetan gehitu da gehien enplegua urte artean, %2,2. Industrian eta Eraikuntzan %1,6ko gehikuntza zenbatetsia. Lehen sektorean %3,4 jaitsiera urte artean.

Hiruhileko artean, enplegua goraka Eraikuntzan (%3,9), Zerbitzuetan (%0,7), Industrian (%0,1). Lehen sektorean %-5,9.

Urte artean, BPG %3,2 gehitu da urte artean eta %0,8 hiruhileko artean Araban eta Gipuzkoan. Bizkaian %2,8 urte artean eta %0,6 hiruhileko artean.

2017ko balantzea

Euskal AEko BPG %2,9 gehitu da 2017an, 2016an baino bi hamarren azpitik. 2015-2017 hirurtekoan, %3,0 inguru gehitu da.

2017an, Zerbitzuak %3,1 gehitu dira; Industria %2,7. Eraikuntza %2,5 gehitu.

Manufaktura-industria nagusi sektorean, %2,8 gehitu da. Zerbitzuetako hiru azpisektoreak gehitu dira, batez ere Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa (%3,7). Gainerako zerbitzuak %2,8 gehitu. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,7, txikiena.

Barne Eskarian %3,0ko gehikuntza eta BPGn %2,9koa; 2017an kanpo-saldoa negatiboan.

2017an, Barne Eskariaren osagarriak: Azken Kontsumoko gastua (%+2,8), Familia-etxeen Azken Kontsumoko Gastua (%+3,0), Administrazio publikoetako Azken Kontsumoko Gastua (%+2,4).

Kapital Eraketa Gordina %3,5 gehitu da 2017an, 2016an baino lau hamarren gehiago. Haren osagarrietan, Ekipo ondasunak %4,7 gehitu; Gainerakoa, eraikuntzarekin lotuagoa, %2,7.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %2,1 gehitu zen batez beste 2017an. Zerbitzuetan %2,2ko gehikuntza 2016ko batez bestekoaren aldean. Industrian %1,7 gehitu da enplegua eta Eraikuntzan %1,6. Lehen sektorean %0,1, 2016an bezalatsu.

BPG 2017an %3,0 gehitu Araban; %2,9 Bizkaian; %2,8 Gipuzkoan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG %2,9 gehitu zen 2017an

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2018/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014650_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali