2018/03/09ko prentsa-oharra
Euskal AEko Eraikuntza %6,9 gehitu 2017ko laugarren hiruhilekoan, Etxegintzak bultzaturik
2017an, Etxegintza %8,0 gehitu, aurreko urtean baino gehiago; Obra Zibilean %-8,8
Eustaten arabera, 2017ko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %6,9 nominala gehitu zen Euskal AEko Eraikuntza.
Urtaroen eragina zuzendurik, 2017ko laugarren hiruhilekoan eraikuntza %3,1 gehitu, 2017ko hirugarrenaren aldean.
Etxegintzan %+8,2 urte artean hiruhileko honetan; Obra Zibilean %-2,2.
Hiruhileko artean, 2017ko laugarrenekoa aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintzan %+3,2; Obra Zibilak %+2,9.
Eraikuntzako enplegua %0,2 gehitu zen 2017ko laugarren hiruhilekoan hirugarrenaren aldean.
Urteko balantzea.
2017 osoan, Eraikuntzaren koiunturaren indizea %5,9 gehitu da aurreko urtekoaren aldean. Etxegintza %8,0 gehitu, 2016an baino gehiago; Obra Zibila %-8,8, 2016koaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62