2018/02/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %1,0 gehitu ziren 2018ko urtarrilean aurreko hilaren aldean
2017ko urtarrilaren aldean %0,7 gehitu
2018ko urtarrilean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %1,0 gehitu zen, aurreko hilaren aldean, eta urte artean %0,7, EUSTATen datuen arabera.
Lan-eskuaren kostua, %2,0 gehitu; lehengaien kostuak %0,7, aurreko hilaren aldean.
Etxegintzan lehengaien kostuak %0,7 gehitu urtarrilean; Obra Zibilean %0,9. Urte artean, Etxegintzan lehengaien kostuak %0,2 gehitu eta Obra Zibilean %0,8.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2018ko urtarrila 2017koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Metalurgia (%8,6); Makineria (%2,6), Metalezko artikuluak (%2,2). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Ez-metalezko mineralak (%-0,9), Kautxu eta plastikoa (%-0,2).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62