2018/03/06ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2018ko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduerak % 3,3 egin zuen gora 2018ko urtarrilean

Kautxua eta plastikoa eta Garraio-materiala dira nabarmenenak hil honetan; % 10etik gorako gorakadak izan dituzte

Euskal AEko industria-ekoizpenak % 3,3 egin zuen gora 2018ko urtarrilean, 2017ko hil beraren aldean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera. Aurreko hilarekin alderatuta, 2017ko abenduarekin, Euskal AEko industria-ekoizpenak % 2,7 egin zuen behera, urtaroetako ondorioak zuzendu ondoren.

2018ko urtarrileko indizearen bilakaerak, 2017ko urtarrilaren aldean, tasa positiboak izan ditu Ekipoko Ondasunetan (% 8,0), Tarteko Ondasunetan (% 3,3) eta Energian (% 1,1). Ordea, Kontsumoko Ondasunek behera egin dute, % 6,3, eta, horien barruan, % 8,9ko beherakadak egon dira Kontsumo Iraunkorreko Ondasunetan, eta % 5,3koak, Kontsumo Ez Iraunkorreko Ondasunetan.

Hilabeteen arteko aldakuntzak, 2018ko urtarrilekoak, 2017ko abenduaren gainean, zeinu negatiboa izan du industria-sektore handi guztietan. Kontsumoko Ondasunak, oro har, jaitsi egin dira, % 4,5, Kontsumo Ez Iraunkorreko Ondasunek % 5,6 egin dutelako behera eta Kontsumo Iraunkorreko Ondasunek % 1,5. Energiak % 4,3 egin du behera, Tarteko Ondasunek % 1,3 eta Ekipoko Ondasunek % 0,7.

Euskal industrian pisu gehien duten sektoreen artean, 2018ko urtarrilean, urte arteko aldakuntzak kontuan hartuta, hazkuntza esanguratsuenak dituztenak honako hauek dira: Garraio-materialak % 13,8; Kautxua eta plastikoa % 10,3 eta Makinak eta ekipoa % 9,3.

Ordea, beherakada handienak Energia elektrikoaren, gasaren eta lurrunaren sektorean izan dira (% 8,4ko urte arteko beherakada), bai eta Zuraren, paperaren eta arte grafikoen sektorean (% 5,5eko beherakada) eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industrien (% 3,1 egin du behera) sektorean ere.

1. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea.  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Lurralde historikoaren arabera, Industria Ekoizpeneko Indizearen urtarrileko urte arteko bilakaera Bizkaian baino ez da negatiboa izan; bertan, % 1,0 egin du behera. Araban, % 7,6 egin du gora eta Gipuzkoan, % 5,4.

2. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea. Hazkunde-tasak. Behin-behineko datuak. 2018ko Urtarrila				
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduerak % 3,3 egin zuen gora 2018ko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2018/03/06
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014659_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali