2018/03/22ko prentsa-oharra
2018ko otsailean industria-prezioek %0,2 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2017ko otsailetik 2018kora) industriako prezioak %1,5 gehitu
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak %0,2 gehitu ziren 2018ko otsailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza) %1,5 gehitu da.
2018ko otsailean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%1,5), Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,7) eta Altzariak eta beste manufakturak (%0,6) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean.Jaitsierarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-2,9); Industria kimikoa (%-1,0); Produktu informatiko eta elektronikoak (%-0,8).
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioak %-0,8, Bitarteko ondasunenak %+0,6; Ekipo-ondasunenak %+0,1. Kontsumo-ondasunen prezioetan %+0,2. Iraunkorrenetan %0,0, ez-iraunkorrenetan %+0,2.
2018ko otsailean, 2017koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Metalurgia eta metalezko produktuak (%5,2); Industria Kimikoa (%2,9); Zura, papera eta arte grafikoak, (%1,8). Jaitsierarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-2,3); Produktu informatiko eta elektronikoak (%-0,5); Erauzketa industriak (%-0,4).
Urte artean: Energia %-1,4, Ekipo-ondasunak %+1,6, Bitarteko ondasunak %+3,5. Kontsumo-ondasunak, oro har, %0,6 gehitu. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %+0,8; iraunkorrenak %-0,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62