2018/03/28ko prentsa-oharra
Azken 40 urteetan bizi-itxaropena 9,3 urtez luzatu da emakumeentzat eta 10,7z gizonentzat Euskal AEn
Hirugarren eta ondorengo seme-alabak %90 gutxiago 1976tik
Eustaten adierazle demografikoek diotenez, Euskal AEn jaiotako gizonezkoa 80 urte pasatxo biziko da, eta %46ko probabilitatez ezkondu egingo da. Emakumeak 86,2 urtez bizi; ezkondu %51ko probabilitateaz, eta 1,4 haur izan. Denentzat, 9 aldiz pasa aldatuko dira bizilekuz bizitzan.
Euskal AEko gizon zein emakumeek bizi-itxaropenaren etengabeko hazkundea izan dute. Orain 40 urteko adierazleak (69,6 urte gizonentzat, 76,9 emakumeentzat) ikusita, bizi-itxaropena 9,3 urtez luzatu da emakumeentzat eta 10,7z gizonentzat). Urtean-urtean 3,2 bizi-hil irabaziz, gizonena 80,3 urtetan da; emakumeena, 2,8, 86,2tan. Bi sexuen arteko aldea orain 25 urteko 8,7ko maximotik 5,9 urtera laburtu da. Lurralde garatu gutxik dute horrelako bizi-itxaropenik, batez ere emakumeentzat.
Tumoreak –etsai nagusia- erabat desagertuko balira, gizonen bizitza 4,5 urtez luzatuko litzateke, eta emakumeena 3,1ez. Kanpoko heriotza-kausek berriz, 9 hil kentzen diote gizonen bizitzari eta 3 emakumeenari. Trafiko istripuak –kanpo kausa- aintzat, bi hileko murrizketa gizonentzat eta batere ez emakumeentzat.
Ugalkortasunak oso baxu dirau
Euskal AEko ugalkortasuna oso txikia gure ingurukoenaren aldean. 2016an seme-alabak 1,4 dira batez beste; 1976an 2,7. Belaunaldi ordezkatzerako 2,1 behar dira. Ugalkortasun baxuena, Bizkaian, 1,3 haur emakumeko; 1,5 Araban; 1,4 Gipuzkoan.
Batez besteko emakumeak 0,7 lehen haur izango ditu; alegia, emakumeen herenak haurrik ez; 0,5 bigarren haur eta hamarretik batek hirugarren edo ondorengo bat. Hirugarren eta ondorengo seme-alabak %90 gutxiago 1976tik.
Ama izateko batez besteko adina, oso antzekoa hiru lurraldeetan, 33 urte, 1975ean baino 4,8 gehiago. Adin horren bueltan, jaiotza asko pilatzen da.
Ezkontza tasa beheraka
2001ean, lehen ezkontzan gizonen %56,1 eta emakumeen %59,5 genituen; gaur egun %46,3 eta %50,8. 2016ko ezkontza-tasak bere horretan badirau, gizonen %54 eta emakumeen erdia baino zerbait gutxiago ez dira sekula ezkonduko. Orain 40 urte pertsonen ia %100 ezkontzen zen.
Lehen ezkontzaren adina goraka: 36,8 urte gizonentzat (1975ean baino 10,1 urte gehiago) eta 34,6 emakumeentzat (10,4 urte gehiago).
30-35 urte bitartean gizonen %41,1 ezkontzen da; 29-34 bitartean emakumeen %45.
Batez beste Euskal AEko biztanleak 3,5 migrazio egiten ditu bizitzan zehar
Normalean probintzia bereko beste udalerri batera (3,5etik 1,8tan gizonentzat; 1,8tan 3,3tik emakumeentzat). Euskal AEtik kanpora, 1,3 migrazio pertsonako eta batez beste (guztien %40 ia). Lurralde artean, %9.
Araban 2,7 migrazioko indizea; Gipuzkoak 3,4; Bizkaiak 3,6. Aldeak probintzia arteko mugikortasunagatik dira. Halakoak Gipuzkoak 1,8 ditu; Bizkaiak 2,1; Arabak 0,8 hiriburuan kontzentrazio demografiko handia dagoelako. Lurralde artean, Arabak pertsonako 0,4 mugimendu ditu; beste bi lurraldeetakoa bi aldiz ia.
Hiru lurraldeen artean mugitzen diren gizonen batez besteko adina, 32,7; emakumeena 33,3. Euskal AEtik kanpora doazenak zaharragoak dira: batez beste gizonek 34,7 urte eta emakumeek 34,9.
Udalerrian bertan, Araban 7 mugimendu batez beste; Gipuzkoan mugikortasun txikiena.
Migrazioak eta helbide-aldaketak baturik, udalerri barruan eta kanpora, bizitzan zehar bederatzi bizileku aldaketa.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62