2018/03/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Apartamentuak 2018ko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %24,5 gehitu 2018ko otsailean

Hotel, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera harturik, %0,4ko jaitsiera gaualdietan otsailean

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak 2018ko otsailean 17.267 izan ziren, 2017koaren aldean %+24,5

Gaualdiak urte artean %18,0 gehitu Araban; Bizkaian %2,8; Gipuzkoan %74,8.

2018ko otsailean, 3.696 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko apartamentu turistikoetan, %-3,7. Bidaiari-sarreretan %+3,3 Gipuzkoan; %-8,3 Bizkaian; %-3,2 Araban.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2018ko Otsaila						
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Batez besteko egonaldia, otsailean, 4,67 egun, 2017koan 3,61 zelarik. Araban lehengo urteko 8,07 egunetik aurtengo 9,83ra luzatu; Bizkaian 2,98tik 3,34ra; Gipuzkoan 2,53tik 4,28ra.

2018ko otsaileko turista balantzea

Hotel, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera harturik, 179.392 sarrera 2018 otsailean, %0,8ko jaitsiera aurreko urtekoaren aldean. Bizkaian Euskal AEko sarrera guztien %48,3; sarreroetan %-3,1. Gipuzkoan erkidegoko sarreren %37,9; %4,6ko gehikuntza. Araban %13,8 eta %-6,2.

Gaualdiak, establezimendu hartzaile guztietan, %0,4 jaitsi; Gipuzkoan %+10,0; %-4,7 Bizkaian; Araban %-8,8.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2018ko Otsaila				
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Ohar metodologikoa

Apartamentu turistikoak ostatu-unitatez integratutako establezimenduak dira; multzo independente gisa eskaintzen dira eta enpresa-ustiapen unitatearen printzipioari jarraituz; modu profesional eta ohikoan aldi baterako ostatu dira, ostatu hartuarentzako bizileku aldaketa ez direlarik.

Apartamentuok bloke edo multzo gisa ustia daitezke. Blokea eraikin edo konplexu bat da, piso, apartamentu, txalet edo antzekoz osaturik, instalazio edo zerbitzu komunekin, enpresa-ustiapen unitate baten mende. Multzoa ostatu turistikorako bi unitate edo gehiago dira, eraikin bakar batean edo elkarren ondokoetan, bloke izan ez eta enpresa-ustiapen unitate baten mende. Ostatu-unitatea da pertsona bakar batentzako pieza independentea.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %24,5 gehitu 2018ko otsailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2018/03/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014724_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali