2018/04/18ko prentsa-oharra
Euskal AEn jaioen izen ugarienak, Ane eta Markel beti ere
Ane, 1996tik da kutunena
1996tik hona, Ane da neska-izena aukeratzeko orduan gurasoen kutunena, Eustaten arabera, Euskal AEn 2014-2016 artean jaiotakoen izenez ari delarik. Ondoren June, Nahia, Irati, Laia, Nora.
Mutikoentzako izen ugarienak: Markel, Jon, Aimar, Ibai, Julen, Ander.
2014-2016 bitartean , Libe eta Maren sartzen dira aurreneko 25en artean; irten, Aitana eta Garazi. Mutiko izenetan, Hodei eta Izei sartu; Aitor eta Asier irten.
Erregistro Zibilak gehienez bi izen bakun edo konposatu bat jartzeko aukera ematen du. Ehun izen ugarienen artean ez dago konposaturik bat ere; garai batean oso-oso ohikoak ziren.
Izen bereko grafia ezberdinak
Euskal izenak dira nagusi, batzuetan bi grafia agertzen direlarik: Ane-Anne, Itxaso-Itsaso, Leire-Leyre, Jon-Ion, Aritz-Haritz. Bi izen ezberdin gisa tratatzen dira.
Ama atzerritarrek ere euskal izenak aukeratzen dituzte
Ama atzerritarrek ere euskal izenak aukeratzen dituzte, baina badago alderik rankin orokorraren aldean. 5 neska-izen ugarienen arteko 2 – Nahia (3.) eta Haizea (5.)- euskal izenak dira; zerrendako aurrenekoa Sara da, hebrearra; bigarren Sofia, grekoa; laugarrena Aya arabiarra. Mutiko-izenetan Ander bosgarren; aurrena Adam, hebrearra; bigarren Mohamed, arabiarra; hirugarren Daniel eta laugarren David, hebrearrak.
Amen artean Ainhoa eta Leire nagusi; aiten artean Aitor eta David
Hona hemen 2014/2016 artean ama izandakoen izen ugarienak: Ainhoa, Leire, Nerea, María, Amaia, Ainara, Laura, Marta, Cristina, Estibaliz. Emakume hauek gehienak 1976-1985 artean jaio ziren; 3 izen ugarienak euskal izenak ziren, baina izen gaztelarrak oraindik asko erabiltzen ziren, batez ere Mariarekin konposatuak.
2014/2016 artean aita izan zirenen izen ugarienak: Aitor, David, Iker, Javier, Mikel, Jon, Asier, Gorka, Iñigo, Iñaki. 1974-1983 artean jaiotako gizonak, gehienak; izen konposatuak gutxituz, euskal izenak gehituz.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62