2018/04/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,4 gehitu 2018ko martxoan aurreko hilaren aldean
2017ko martxoaren aldean %1,3 gehitu
2018ko martxoan, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,4 gehitu zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,3, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua, lehengoan (%0,0); lehengaien kostuak %0,5 gehitu.
Etxegintzako lehengaien kostuak eta Obra zibilekoak %0,5 gehitu martxo honetan. Urte artean, Etxegintzan lehengaien kostuak %1,0 gehitu eta Obra Zibilean %1,7.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean urte artean (2018ko martxoa 2017koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Metalurgia %7,5; Petrolio fintzea %2,7; Metalezko artikuluak %2,5. Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Energia elektrikoa, eta gasa %-0,7; Kautxu eta plastikoa %-0,6; Zuraren industria %-0,4.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62