2018/05/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2018KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduerak % 3,6 egin zuen gora 2018ko martxoan

Industria-ekoizpeneko indizeak % 3,6ko gorakada izan du 2018ko lehen hiruhilekoan

Euskal AEko industria-ekoizpenak % 3,6 egin zuen gora 2018ko martxoan, 2017ko hil beraren aldean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2018ko lehen hiru hileetako balantzea % 3,6ko hazkuntzarekin itxi da, 2017ko aldi beraren gainean.

Aurreko hilearekin alderatuta, 2018ko otsailarekin, Euskal AEko industria-ekoizpenak % 1,3 egin zuen gora, urtaroetako ondorioak zuzendu ondoren.

2018ko martxoko indizeak, 2017ko martxoaren aldean, bilakaera positiboak izan ditu, industria-sektore handi guztietan. Energiak % 5,0 egin du gora, Tarteko Ondasunek % 4,6, Ekipoko Ondasunek % 2,6 eta Kontsumo Ondasunek, orokorrean, % 3,2. Horien artean, Kontsumo Ondasun Iraunkorrek zehazten dute hazkuntza-maila (% 9,8 hazi dira); izan ere, Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorren gorakada askoz ere motelagoa izan da (% 0,9).

Hilabeteen arteko aldakuntzak –2018ko martxokoa 2018ko otsailaren aldean– bilakaera desberdinak izan ditu industria-sektore handietan. Energiak % 5,0 egin du behera, Ekipo Ondasunek % 2,1 gora, Tarteko Ondasunek % 2,0 gora eta Kontsumo Ondasunek, oro har, % 1,5 gora; izan ere, Kontsumo Ondasun Iraunkorrek % 2,7 egin dute gora eta Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorrek % 1,0.

Euskal industrian pisu gehien duten sektoreen artean, 2018ko martxoan, urte arteko aldakuntzak kontuan hartuta, hazkuntza esanguratsuenak dituztenak honako hauek dira: Makinak eta ekipoa % 7,2; Kautxua eta plastikoa % 5,8; eta Garraio-materiala % 5,5.

Ordea, beherakada egon da Zurgintza, papera eta arte grafikoen sektorean (urte arteko atzerapena % 1,4koa da).

graf0014986_01_e.png

Lurralde historikoaren arabera, martxoan industria-ekoizpenaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa da Gipuzkoan, % 8,7 hazi baita, bai eta Araban ere (% 4,4 hazi da), baina beherakada izan du Bizkaian (% 1,7ko beherakada).

graf0014986_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduerak % 3,6 egin zuen gora 2018ko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2018/05/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014986_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali