2018/05/10eko prentsa-oharra

ADIERAZLE DEMOGRAFIKOAK – ESKUALDEAK. 2006-2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bizi itxaropena goraka Euskal AEko eskualde guztietan

Aldeak gutxituz, baina Arabako landa eskualdeetan bizi itxaropen handiena beti ere

Eustaten arabera, gure bizi itxaropena estatu garatuagoenetik oso gertu dago; emakumeena, gainetik. 1980-2010 bitartean, gizonena ia 8 urtez luzatu da, ia 6z emakumeena.

Arabako landa eskualdeetan bizi itxaropena luzeagoa da Bizkai edo Gipuzkoakoen aldean, batez ere emakumeena. 30 urteotan, Bizkaiko eskualdeetan hazkunde handienak, balio txikienetatik abiaturik.

Gizonen bizi itxaropena Donostialdean luzatu gehien (9,1 urtez); emakumeena (6,8z) Arabako Lautadan. 1980an balio txikienetatik abiatu ziren, kasu hauek ere. Arabako gainerako eskualdeetan hazkunderik txikienak 30 urteotan eta bi sexuetan; hazkunderik ez ia Arabako Ibarretako gizonentzat.

1980-2010 bitartean, bizi itxaropena luzatzeaz gain homogeneizatu egin da Euskal AEko lurralde arloetan. 1980an Arabako eta Bizkaiko gizonen arteko aldea 2,8 urte ziren; 2010ean 1,6. Aldi horretantxe, emakume artean, urte 1etik 0,6ra jaitsi.

30 urteotan, begiratuz gero bizi itxaropen txikiendun eta handiendun eskualdeen arteko aldeari gizonenean etengabeko txikitzea: 1980an 8,4 urte; 3,8 2010ean. Emakume artean 2,9 urtez gutxitu aldi berean.

Arabako eskualdeetan homegeneizatu da gehien bizi itxaropena; aldea askoz handiagoa zela esan behar. 1980an 6,4 urte; 2,9 2010ean gizonentzat. 1980an 5,9 urte; 1,3 2010ean emakumeentzat, 4,6 urte gutxiago. Halere, indize altuena eta baxuena duten eskualdeen arteko aldeak handienak dira, bai lurralde, bai sexuaren arabera.

Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeen arteko aldeak aldiaren hasieran askoz txikiagoak ziren; handiena Gipuzkoako gizonen artean, 2,9 urte. Handik hogeita hamar urtera, 0,9 urte, minimoa, bi lurraldeotako gizonen artean.

Ugalkortasuna baxu, zertxobait bizkortu bada ere

Eskualdeetan eta erkidegoan, joera bera. 1980-1995 bitartetan denetan behera, aldeak bai intentsitatean; 1995-2010 aldian, bizkortze makala.

1980an emakumeko 2,1 haurren gainetik, eskualderik ez; gertuen Errioxa, 2,05. Debabarrenan 1,25 besterik ez. 1995era bitartean ugalkortasuna hainbeste jaitsi zen ezen zazpi eskualdetan bakarrik zen emakumeko haur 1 baino handiagoa. Urola-Kostan 1,2, handiena. Orduantxe Arabako Ibarretan aldi osoko txikiena, 0,66 haur emakumeko. 2010ean eskualde guztietan 1,2 batez beste baino gehiago, Goierrin eta Tolosan 1,6.

30 urteotan Bilbo Handian, Arabako Lautadan eta Donostialdean %34 inguru gutxitu ugalkortasuna; alegia, hiriburuen inguruan. Gipuzkoan, Donostialdean izan ezik, ugalkortasunaren jaitsiera txikiagoa izan da Euskal AEko batez bestekoa baino; Debabarrenan (%+17,2) eta Tolosaldean (%+7,5) bizkortzea.

1980an amatasunaren batez besteko adina 29 urte inguru,eskualde guztietan; 2010ean 4 urte gehiago gehienetan. Arabako Ibarretan eta Mendialdean batez besteko adina 2,3 urtez bakarrik luzatu da, baina balio altuenetatik abiatu.

Ezkontza-tasa behera, ezkontza atzeratu

1980an Arratia-Nerbioin pertsonen %90 ezkonduko ziren; Debabarrenan ezta %50 ere. Aldeak asko txikitu dira hogeita hamar urteotan, ezkontza-tasa eskualde guztietan jaitsi delako: Maximoa Debagoienan (%60 pasa); minimoa Arabako Ibarretan (%40tik behera).

1980ean ezkontza-tasa baxuenetako eskualdeak (Debabarrena, Debagoiena, Tolosaldea), tasa jaitsiera orokorrarekin bat ez etortzeaz gain, 2010ean oraindik ere intentsitate handiagoz beste eskualdeen aldean. 1980an Lautadako ezkontza-tasa %40 handiagoa zen Debabarrenakoa baino; 2010ean, %25 txikiagoa.

1980an eskualde askotan gizonen ezkontza-tasa altuagoa zen, esaterako Lautadan, Bilbo Handian eta Donostialdean; aldeak hainbeste txikitu dira ezen lehen ezkontza gehiago dago emakumeen artean.

Emakumeak 2,2 urte lehenago ezkontzen dira erkidegoan; datua egonkor 1980tik 2010era. Bi sexuetan ezkontzeko adina ia 9 urtez handitu. 2010ean gizonen adin txikiena Enkarterrietan (33,8), maximoa Markina-Ondarroan, 36,2. Emakumeen minimoa Enkarterrietan (31,3); maximoa (33,7) Arabako Mendialdean.

Ohar metodologikoa

Indizeok bost belaunaldi multzokatuz kalkulatzen dira; gertatuak kontabilizatzen dira erreferentzia-datatik 5 urte lehenagotik 5 urte geroagora. Adibidez, 2010-2011 adierazleentzat, 2006-2015 bitarteko heriotzak, jaiotzak eta ezkontzak kontabilizatzen dira, 2011ko urtarrilaren batean bosturteka multzokatutako belaunaldientzat.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bizi itxaropena goraka Euskal AEko eskualde guztietan

Eragiketa : 
Gertakari demografikoak aztertzeko adierazleak
Eragiketa kodea : 
010121
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2024
Eguneratze data : 
2018/05/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0015055_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali