2018/06/20ko prentsa-oharra

LANA, FAMILIA ETA NORBERAREN BIZITZA BATERATZEARI BURUZKO INKESTA. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bost pertsona okupatutik batek lanaldia luzatu zuen sarri Euskal AEn 2017an

Biztanle okupatuen % 13k uste du amatasunak/aitatasunak kalte larria eragin diezaiokeela bere lanbide-ibilbideari

Biztanle okupatuen % 21,6k normalean bere lanerako ezarritako edo aurreikusitako orduak baino gehiago sartu behar izaten ditu eta % 17,6k batzuetan egiten du, Eustatek prestatutako datuen arabera. Aurreko urtearekin alderatuta, normalean edo aldian behin, lanaldia luzatu behar izaten duen pertsonen ehunekoa 0,7 puntu hazi da; lehen % 38,5 zen eta, orain, % 39,2. Lanaldiak luzatzeak eragin handiagoa du gizonetan emakumeetan baino; izan ere, gizonen % 17,4k eta emakumeen ehuneko oso antzekoak (% 17,9) lanaldia batzuetan luzatzen dute, ia beti luzatzen duten gizonak gehiago dira, % 23,8, emakumeen % 19,3ren aldean.

Bestalde, gizon okupatuen % 17,6k uste du oso kaltegarria izango litzatekeela berarentzat aitatasun-baimena eskatzea. Hala ere, gizonen % 6,6k baino ez du uste aitatasunak eragin nabarmena izan dezakeela beraiengan, emakume okupatuen % 20ren aldean, izan ere emakume horiek uste dute amatasunak sustapen-desberdintasunak eragin ditzakeela berengan. Eszedentziak edo lanaldi murriztuak eskatzeak lanbide-sustapenean eragina izateko beldurra pixka bat handiagoa da emakumeen artean gizonen artean baino (% 34,7 eta % 33,6, hurrenez hurren).

Oro har, EAEko hamar pertsona okupatutik hiruk baieztatzen dute zailtasun ugari dituztela lana eta mendekoen zaintza bateratzeko (% 33,5) edo seme-alaba adingabeei arreta emateko (% 28). Zailtasun-maila altu hori pertsona okupatuen % 26,1ek ere jaso du, lana eta jarduera pertsonalak uztartzeko orduan.

Era berean, nabarmendu behar da gizonek zailtasun handiagoa dutela adierazten dutela lana adingabeen zaintzarekin bateratzeko; izan ere, % 63,6k dio zailtasun ertaina edo altua duela, emakumeen % 56,4ren aldean.

Etxetik kanpo lan egiten duten eta 15 urtetik beherako seme-alabak dituzten emakumeek egunero 5,1 ordu ematen dituzte horiek zaintzen, eta egoera berean dauden gizonek, egunean 3,3. Aldea murriztu egiten da beren kargura mendekoren bat duten pertsona okupatuen artean; emakumeek horrelako jardueretan egunean 2 ordu ematen dituzte, eta gizonek, 1,4.

Gainera, emakume okupatuen erdiak baino pixka bat gehiagok egunean 5 ordu edo gehiago ematen ditu adingabeak zaintzen (% 55), eta zortzitik batek, mendekotasunari arreta ematen (% 12,1). Aldi berean, gizon okupatuen % 38,5ek 2 ordu edo gutxiago ematen ditu beren seme-alaben zaintzan.

2010eko datuekin erkatuta, ikusten da seme-alabak zaintzen ordu-kopuru altua -5 edo gehiago- ematen duen emakume-kopurua mantendu egiten dela, eta, gizonetan, igotzen doala eta 2017an mailarik altuenera iritsi dela (% 24,4), 2010ean baino 9,2 puntu gehiago.

Euskadiko emakume eta gizon okupatuen arteko etxeko lanen banaketa ere oso desberdina da: hamar gizonetik bederatzik -% 87- 2 ordu edo gutxiago ematen ditu eginkizun horietan, eta hamar emakumetik hiruk -% 31,2- 3 edo gehiago.

Eginkizunen banaketa desberdin horrek dakar emakume okupatuen % 18,8 ez egotea batere pozik bere ezkontideak edo bikoteak eskaintzen duen lankidetzarekin etxeko eginkizunak egitean. Ordea, gizon okupatuen ehuneko handi bat oso pozik dago bere bikotearen parte-hartzearekin (% 75,5). Hala ere, etxeko lanetan ematen den denbora dela eta oso pozik dagoen gizonen ehunekoa (% 42,2) emakumeenaren oso antzekoa da (% 43,9).

Nabarmentzekoa da emakume okupatuek adierazten dutela pozago daudela beren ondorengoen zaintzarekin -% 57,9k oso pozik dagoela dio- eta mendeko pertsonekin -% 45,9-; gizon okupatuetan, ehuneko horiek behera egiten dute, % 49,9 eta % 40,7, hurrenez hurren.

Hamar pertsona okupatutik lauk ez dute zailtasun handirik eszedentziak edo lanaldi-murrizketak lortzeko

Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeko neurrien barruan, denbora baterako absentziak biztanle okupatu gehienen esku daude, eta, ondoren, soldatarik gabeko egunak eskatzeko aukera. Gainera, hamar pertsona okupatutik lauk diote zailtasun baxua dutela eszedentziak edo lanaldi-murrizketak lortzeko.

graf0015237_01_e.png

Irteteko ordutegi malgua, kontziliazioa hobetzeko beste tresna bat, pertsona okupatuen herenak baino gehiagok (% 34,6) baliatzen du. Etxean lan egiteari dagokionez, pertsona okupatuen % 8,3k aldian behin etxean egiten du lan, eta % 5,5ek gutxienez egunen erdiak.

Kasuen % 28an ordainpean ez dauden familiartekoak dira pertsona okupatuen seme-alaben zaintzaz arduratzen direnak, aldian behin, pertsona okupatu horiek lanean ari direnean

Etxeko bikotearen bi kideek lanean diharduten etxeetan, adingabeen zaintza aitaren edo amaren lanalditik kanpora % 97,9an biei dagokie; hala ere, kasuen % 0,1ean baino ez da aita okupatzen, eta amaren ardurapekoak bakarrik diren kasuak % 0,6 dira.

Etxe horietan, adingabeen aldian behingo zaintza, lanaldian, medikuarenera eraman behar direnean edo gaixorik daudenean edo eskolarik ez dutenean, % 56,7an biei dagokie, % 28 ordainpean ez dauden familiartekoei eta % 8,6an amari; ordea, % 3,3an baino ez da aita zaintzaren arduraduna.

Azkenik, laneko lehentasunak direla eta, biztanleria okupatuak nahiago du soldatapekoa izan, batez ere (% 83,7), autonomoa baino (% 16,3), sektore publikoan egon (% 62,2) sektore pribatuaren aurrean (% 37,8), eta modu orekatuagoan aukeratzen du enpresa handien (% 56,5) eta txikien (% 43,5) artean.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bost pertsona okupatutik batek lanaldia luzatu zuen sarri Euskal AEn 2017an

Eragiketa : 
Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta
Eragiketa kodea : 
010903
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2018/06/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0015237_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali