2018/06/08ko prentsa-oharra
Eraikuntzaren sektoreak % 6,7ko igoera izan zuen 2018ko lehen hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan
Eraikuntzak % 6,1 gora egin zuen eta obra zibila, berriz, % 11,7 igo zen
Euskal Autonomia Erkidegoan, eraikuntzak urte arteko % 6,7ko igoera nominala izan zuen 2018ko lehen hiruhilekoan, lan-egutegiko termino homogeneoetan, EUSTATek landutako datuen arabera.
Urtaroaren araberako eraginak zuzendu ondoren, 2018ko lehen hiruhilekoan, eraikuntzaren sektoreak % 2,7 gora egin zuen 2017ko laugarren hiruhilekoaren aldean.
Eraikuntzaren sektorea hiruhileko honetan igo izanaren arrazoia da eraikuntzaren azpisektoreak izandako portaera positiboa (% 6,1 gora egin zuen), baita obra zibilaren azpisektorearena ere (% 11,7ko igoera).
Hiruhileko artean, alderatuz gero sektoreak 2018ko lehen hiruhilekoan izandako jarduera aurreko hiruhilekoan izandakoarekin, obra zibilaren azpisektoreak % 8,1eko bilakaera positiboa ezarri zuen, eta eraikuntzaren azpisektoreak, berriz, % 2,0 egin zuen gora.
Eraikuntzaren sektoreko enpleguak % 0,8ko igoera izan zuen 2018ko lehen hiruhilekoan, 2017ko laugarren hiruhilekoarekiko.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62