2018/05/28ko prentsa-oharra
EAEn, eraikuntzaren kostuek 2018ko apirilean ez dute aldakuntzarik izan aurreko hilabetearekiko (% 0,0)
Aurreko urtearen aldean —2018ko apirilaren eta 2017ko apirilaren artean konparatuta—, kostuek % 1,9 egin zuten gora.
EAEn, eraikuntzaren kostu-indizea egonkor mantendu zen (% 0,0) 2018ko apirilean aurreko hilabetearekiko. Urte arteko tasak, berriz, % 1,9 egin zuen gora apirilean, EUSTATek emandako datuen arabera.
Aurreko hilabeteari dagokionez, ez eskulanaren kostuak, ezta lehengaien kostuak ere ez zuten aldakuntzarik izan (% 0,0).
Lehengaien barruan, eraikuntzaren azpisektoreak % 0,1eko jaitsiera izan du lehengaien kostuan. Obra zibilaren azpisektorean, ordea, % 0,4 igo da. Urte arteko bilakaeran, bi azpisektore horiek zeinu bera dute, baina bestelako intentsitatea. Izan ere, eraikuntzako lehengaien kostuak % 1,8 igo dira eta obra zibileko lehengaienek, berriz, % 2,7 egin dute gora.
2018ko apirilean (2017ko apirilarekiko) igoera handienak izan dituzten sektorean kontsumitutako lehengaien prezioen artean, honako hauenak nabarmentzen dira: metalurgia (% 7,2), petrolioaren fintzea (% 6,0) eta industria kimikoa (% 2,9). Aitzitik, azken hamabi hilabeteetan lehengaien prezioetan murrizketa handienak izan dituzten sektoreen artean, honako hauek daude: energia elektrikoa eta gasa (% 2,5 egin du behera), kautxua eta plastikoa (% 0,5 jaitsi da) eta zuraren industria (% 0,2ko jaitsiera izan du).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62