2018/06/26ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA. 2018KO MAIATZA
Euskal AEko eraikuntzako kostuak %0,2 gehitu ziren 2018ko maiatzean aurreko hilaren aldean
2017ko maiatzaren aldean %2,5 gehitu ziren
2018ko maiatzean Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizea %0,2 gehitu zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasan %2,5 gehitu zen iazko maiatzaren aldean, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilarekin konparatua, lan-eskuaren kostuan ez zen aldaketarik izan (%0,0) eta lehengaien kostua %0,3 igo zen.
Etxegintzako azpisektorearen lehengaien kostuak %0,2ko hazkundea izan du, eta Obra Zibilarenak %0,7koa. Urte artean bi azpisektoreetan izan da hazkunderik, baina aldeekin, zeren Etxegintzan lehengaien kostuak %2,5 gehitu baitira eta Obra Zibilean %4,4.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2018ko maiatza 2017koaren aldean) prezio hazkunderik handienak sektore hauek izan dituzte: Petrolioaren fintzeak (%17,5), Metalurgiak (%6,3) eta Industria kimikoak (%3,9). Aldiz, lehengaietan prezio jaitsierak sektore hauek eduki dituzte azken hamabi hiletan: Zuraren industriak (%0,8), Kautxu eta plastikoak (%0,2) eta Material elektronikoak (%0,1).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62