2018/05/21eko prentsa-oharra
Jaiotzak %3,6 gutxitu ziren Euskal AEn 2017ko laugarren hiruhilekoan
2017 osoan jaiotzak %6,5 gutxitu
2017ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.231 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %3,6 gutxiago, Eustaten datuen arabera.
2017ko udazkenean Euskal AEn amatutakoen arteko %22,4, atzerritarrak. Araban %29,4, erkidegoko portzentajearen gainetik; Bizkaian %19,8; Gipuzkoan %22,5.
Jaiotzak lurralde guztietan gutxitu dira urte artean: Araban 732 haur jaio ziren (%-5,2); Bizkaian 2.126 (%-3,5); Gipuzkoan 1.373 (%-2,8) 2016ko hiruhileko beraren aldean.
Amen %80 pasak 30 urte baino gehiago
30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi da argi eta garbi, haien artean izan baitziren erditzeen %35,2. Ondoren, goragoko taldea, 35-39 urte artekoa (%33,9); 25-29ko taldeak erditzeen %13,3. 40 urte baino gehiagoko amak (%11,6) gehiago dira 25 urtez beherakoak (%6) baino.
Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 30,6 urte batez beste; espainiarrena, 34,4.
Ezkondu gabeko amen haurrak, %44,7
2017ko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaioak %44,7, 2016koan baino ehuneko 0,3 puntu gutxiago.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.195 (%51,9), lehenengo seme-alabak; 1.584 (%37,4) aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengo seme-alabak 452 (%10,7).
2017ko 4. hiruhileko jaiotzen 1.536 urrian, 1.386 azaroan, 1.309 abenduan.
2017 osoan, jaiotza kopurua hiru lurraldeetan gutxitu
2017 osoan 17.055 haur jaio ziren (behin-behineko datuak), 2016an baino 1.185 gutxiago (%-6,5). Bizkaian 633 jaiotza gutxiago (%-6,9); Gipuzkoan 438 (%-7,3); Araban 114 (%-3,7);