HomeGaiakApartamentu turistikoakPrentsa Oharrak Ostatu-gauak EAEko apartamentu...

2018/05/24ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA- Apartamentuak. 2018ko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ostatu-gauak EAEko apartamentu turistikoetan % 1,4 igo ziren 2018ko apirilean

Hotel, landetxeetako ostatu eta apartamentu turistiko guztietan % 1,3 egin zuten behera ostatu-gauek apirilean

2018ko apirilean EAEko apartamentu turistikoetan erregistratutako ostatu-gauek gora egin dute 22.967ra; %1,4ko hazkundea, aurreko urteko apirilean izandakoen aldean, Eustatek landutako datuen arabera.

Ostatu-gauek urte arteko eboluzio positiboa izan dute Araban (% 25,9) eta Gipuzkoan (% 7,2); Bizkaian, berriz, behera egin dute (% 16,1).

Bestalde, EAEko apartamentu turistikoetan ostatua hartu duten bidaiarien sarrerak 5.736 izan dira 2018ko apirilean; % 23,4 egin dute behera, hortaz. Kontuan hartu beharra dago, datu horiek interpretatzeko garaian, 2017ko Aste Santua apirilean izan zela, eta aurten, Pazko Igandea eta Pazko bigarrena salbu, martxoan izan dela.

Lurraldeen arabera, bidaiarien sarrerek gora egin dute Araban (% 50,0), baina behera egin dute Bizkaian (% 33,3) eta Gipuzkoan (% 29,2).

graf0015220_01_e.png

Batez besteko egonaldia 4,00 egun izan dira apirileko azken hilabete honetan; gorakada nabarmena, 2017ko apirilean izan ziren batez besteko 3,02 egunen aldean. Araban, behera egin du joan den urteko apirileko 7,32 egunetatik aurtengo apirileko 6,15 egunetara; Bizkaian, gora egin du 2,56 egunetatik 3,23 egunetara; eta Gipuzkoan batez besteko egonaldiak gora egin du 2017ko apirileko 2,52 egunetatik aurtengo apirileko 3,81 egunetara.

Turisten balantzea 2018ko apirilean

Hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistiko guztietan 275.981 sarrera erregistratu dira 2018ko apirilean; beraz, % 2,1 egin dute behera, joan den urteko apirilaren aldean. Bizkaian biltzen da EAEko sarrera guztien % 45,2, eta sarreren baturak % 2,0 egin du behera. Gipuzkoan, non EAEko sarreren % 40,6 biltzen den, %1,6 egin dute behera, eta Araban, non EAEko sarreren % 14,2 biltzen den, % 3,7 egin dute behera.

Gau-ostatuek, establezimendu turistiko hartzaile guztietan, % 1,3 egin dute behera; Bizkaian gora egin dute (%0,5), baina behera egin dute Araban (% 3,5) eta Gipuzkoan (% 2,5).

graf0015220_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ostatu-gauak EAEko apartamentu turistikoetan % 1,4 igo ziren 2018ko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2018/05/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0015220_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali