2018/07/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTUAK. 2018ko EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

% 22,2 hazi dira EAEko apartamentu turistikoetako ostatu-gauak, 2018ko ekainean

Hotel, landetxe eta apartamentu turistikoetan % 7,9ko gorakada egon da ostatu-gauetan, ekainean

Euskadiko apartamentu turistikoetan erregistratu diren ostatu-gauak, 2018ko ekainean, 26.929 izan dira; alegia, % 22,2ko igoera egon da aurreko urteko ekainean egondakoen gainean, Eustatek prestatutako datuen arabera.

Ostatu-gauek urte arteko bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban% 39,9 hazi da; Gipuzkoan % 38,8; eta Bizkaian % 2,5.

Bestalde, EAEko apartamentu turistikoetan bidaiarien 8.420 sarrera egon ziren 2018ko ekainean, alegia, % 13,8ko igoera egon da. Lurraldeen arabera, bidaiarien sarrerek Araban % 42,9 egin zuten gora, eta % 38,8 Gipuzkoan, baina % 7,2 egin dute behera Bizkaian.

graf0015395_01_e.png

Batez besteko egonaldia 3,20 egunekoa izan da azken ekainean, 2017ko ekainaren gainetik, orduan 2,98 egunekoa izan baitzen. Araban jaitsi egin da, iaz 5,86 egunekoa izan zen eta, aurtengo ekainean, 5,74 egunekoa; Bizkaian, iaz 2,51 egun izan ziren eta aurten 2,77. Eta, Gipuzkoan, batez besteko egonaldiak mantendu egin dira 2017ko ekainekoekin; 2,71 egun ziren 2017ko ekainean.

2018ko ekaineko turisten balantzea

Hotel, landetxe eta apartamentuetan, 310.747 sarrera erregistratu ziren 2018ko ekainean, alegia, % 4,8ko igoera egon da, aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian EAEko sarrera guztien % 46,2 kontzentratzen da, baina sarreren baturak % 2,7 egin du gora. Gipuzkoan erkidegoko sarreren % 39,6 kontzentratzen da eta, bertan, % 6,5eko igoera egon da, Araban, EAEko sarreren % 14,1 kontzentratzen da, eta % 7,3ko igoera izan du, kasu horretan.

Ostatu-gauak, establezimendu turistiko hartzaileetan, guztira, % 7,9 hazi dira; Araban % 10,6, Gipuzkoan % 8,4 eta Bizkaian % 6,5.

graf0015395_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

% 22,2 hazi dira EAEko apartamentu turistikoetako ostatu-gauak, 2018ko ekainean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2018/07/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0015395_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali