2018/07/23ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTUAK. 2018ko EKAINA
% 22,2 hazi dira EAEko apartamentu turistikoetako ostatu-gauak, 2018ko ekainean
Hotel, landetxe eta apartamentu turistikoetan % 7,9ko gorakada egon da ostatu-gauetan, ekainean
Euskadiko apartamentu turistikoetan erregistratu diren ostatu-gauak, 2018ko ekainean, 26.929 izan dira; alegia, % 22,2ko igoera egon da aurreko urteko ekainean egondakoen gainean, Eustatek prestatutako datuen arabera.
Ostatu-gauek urte arteko bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban% 39,9 hazi da; Gipuzkoan % 38,8; eta Bizkaian % 2,5.
Bestalde, EAEko apartamentu turistikoetan bidaiarien 8.420 sarrera egon ziren 2018ko ekainean, alegia, % 13,8ko igoera egon da. Lurraldeen arabera, bidaiarien sarrerek Araban % 42,9 egin zuten gora, eta % 38,8 Gipuzkoan, baina % 7,2 egin dute behera Bizkaian.
Batez besteko egonaldia 3,20 egunekoa izan da azken ekainean, 2017ko ekainaren gainetik, orduan 2,98 egunekoa izan baitzen. Araban jaitsi egin da, iaz 5,86 egunekoa izan zen eta, aurtengo ekainean, 5,74 egunekoa; Bizkaian, iaz 2,51 egun izan ziren eta aurten 2,77. Eta, Gipuzkoan, batez besteko egonaldiak mantendu egin dira 2017ko ekainekoekin; 2,71 egun ziren 2017ko ekainean.
2018ko ekaineko turisten balantzea
Hotel, landetxe eta apartamentuetan, 310.747 sarrera erregistratu ziren 2018ko ekainean, alegia, % 4,8ko igoera egon da, aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian EAEko sarrera guztien % 46,2 kontzentratzen da, baina sarreren baturak % 2,7 egin du gora. Gipuzkoan erkidegoko sarreren % 39,6 kontzentratzen da eta, bertan, % 6,5eko igoera egon da, Araban, EAEko sarreren % 14,1 kontzentratzen da, eta % 7,3ko igoera izan du, kasu horretan.
Ostatu-gauak, establezimendu turistiko hartzaileetan, guztira, % 7,9 hazi dira; Araban % 10,6, Gipuzkoan % 8,4 eta Bizkaian % 6,5.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62