2018/07/04ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA , 2018KO MAIATZA
Euskal AEko industri jarduera %2,2 hazi zen 2018ko maiatzean
Industri Produkzioaren Indizeak %2,5eko gehikuntza izan du 2018ko lehen bost hiletan
Eustaten datuen arabera, 2018ko maiatzean %2,2 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2017ko hil beraren aldean. 2018ko lehen bost hiletan %2,5eko hazkundea izan da, 2017ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %1,9 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2018ko apirilarekin alderatuta.
2018ko maiatzeko indizearen bilakaerak, 2017ko maiatzekoaren aldean, emaitza ezberdinak dakartza sektore industrial handietan. Ekipoko ondasunak %7,8 hazi dira, eta Bitarteko ondasunak %1,2, baina Energia %3,4 jaitsi da. Kontsumo-ondasunak, oro har, %3,7 jaitsi dira. Haien barnean, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %16,2 jaitsi dira, eta Ez-iraunkorrak %1,6 gehitu.
2018ko maiatzeko hil arteko aldakuntza ere, 2018ko apirilaren aldean, oso bestelakoa izan da industri talde handietan. Ekipoko ondasunak %2,4 gehitu dira, eta Tarteko ondasunak %1,9, baina Energia %0,4 murriztu da. Kontsumo-ondasunak, guztira, %1,1 gehitu dira, zeren Ez-iraunkorrak %1,8 gehitu baitira eta Iraunkorrak %0,9 jaitsi.
Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hauek eduki dituzte hazkunderik handienak 2018ko maiatzean, urte artean: Makineria eta ekipoa eta Material eta ekipo elektrikoa, %8,2ko gehikuntzarekin; Garraio-materiala, %7,6koarekin.
Jaitsierak urte artean, hauenak izan dira: Zura, papera eta arte grafikoak, %4,2ko jaitsierarekin; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %1,5ekoarekin.
Maiatzeko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera lurraldeetan hauxe izan da: Gipuzkoan +%8,4, Araban +%1,7 eta Bizkaian -%3,3.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62