2018/08/24ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI). APARTAMENTUAK – 2018KO UZTAILA
Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %27,1 gehitu dira 2018ko uztailean
Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera harturik, %5,1eko gehikuntza izan da gaualdietan uztailean
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak 2018ko uztailean 39.175 izan ziren, 2017ko uztailekoen aldean +%27,1.
Gaualdiak gehitu dira, urte batetik bestera, hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %55,2 igo dira, Araban %34,9 eta Bizkaian %5,8.
Bestela ere, 2018ko uztailean 10.678 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko apartamentu turistikoetan, +%23,9. Lurraldeka, bidaiari-sarrerek gora egin dute bai Araban, %84,9, bai Gipuzkoan, %51,8, baina, aldiz, behera egin dute Bizkaian %4,9.
Batez besteko egonaldia, uztailean, 3,67 egunekoa izan da, luzeagoa 2017ko uztaileko 3,58 egunekoa baino. Araban iragan urteko 6,08 egunetik aurtengo uztaileko 4,44ra laburtu da; Bizkaian 3,05etik 3,40ra luzatu da; azkenik, Gipuzkoan ere luzatu da, 2017ko uztaileko 3,52tik aurtengo uztaileko 3,60ra.
2018ko uztaileko turista-balantzea
Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera, 355.930 sarrera erregistratu dira 2018ko uztailean, %3,2ko gehikuntza aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian Euskal AEko sarrera guztien %46,5 kontzentratu da, eta lurraldeak izan dituen sarrerak %3,8 hazi dira. Gipuzkoan erkidegoko sarreren %39,3 izan dira, %4,6ko gehikuntzarekin. Arabak erkidegoko sarreren %14,2 izan ditu, eta %2,4 jaitsi dira.
Gaualdiak, establezimendu hartzaile guztietan, %5,1 hazi dira. Araban jaitsi dira %1,0, baina Gipuzkoan eta Bizkaian gehitu dira %7,4 eta %3,8, hurrenez hurren.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62