Prentsa-oharra 2018/07/27
HIRUHILEKO KONTUEN AURRERAPENA (KEA). II/18
% 2,8ko urteko tasara igo da BPG Euskal AEn 2018ko bigarren hiruhilekoan
Enpleguaren eboluzio positiboa % 2,1eko hazkundearekin mantentzen da
EAEko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 2,8ko urte-arteko hazkundea izan du 2018ko bigarren hiruhilekoan, urtaroaren eta egutegiaren araberako ondorioak erauzi eta gero, EUSTATek landutako aurrerapen-datuek adierazi bezala. Hazkunde hori hiru hamarren txikiagoa da 2018ko lehen hiruhilekoan izandakoaren aldean.
Aurreko hiruhilekoari dagokionez, hiruhileko-arteko bariazio-tasa % 0,6koa izan da, aurreko hiruhilekoan izandakoaren aldean txikiagoa baita ere, bi hamarrenetan.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2018ko bigarren hiruhilekoan izandako urte-arteko eta hiruhileko-arteko hazkundea sektore guztien (primarioa izan ezik) agregazio-portaera onak eragindakoa izan da, nahiz eta tasak zerbait jaitsi aurreko hiruhilekoaren aldean, industrian eta baita zerbitzu guztietan ere.
Enplegua, lanaldi osoko lanpostu gisa neurtuta, % 2,1 igo da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoarekiko hamarren bat gutxiago. Hiruhilekoen arteko hazkundea % 0,6koa izan da.
Informazio gehiago.
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62