2018/08/09ko prentsa-oharra
EUSKAL AE 28-EBn. 2018
Euskal AEko emakumeen bizi-itxaropena (86,2 urte) altuena da 28-EB osoan
Gizonen kasuan bizi-itxaropena 80,3 urtekoa da, italiarrena bezalakoa, eta suediarrek dituzte gainditzen (80,4 urte)
Adierazle demografiko garrantzitsuenetakoa da populazioaren bizi-itxaropena. Nabarmena da adierazle horren bilakaera positiboa azken urteetan Euskal AEn, Eustaten eta Eurostaten azken datuek erakusten duten bezala, zeren bizi-itxaropena 2005ean 77,2 urtekoa zen gizonentzat eta 84,3 urtekoa emakumeentzat, baina 2015ean 80,3 eta 86,2 urtekoa zen, hurrenez hurren. Azken zifra hau da altuena 28-EB osatzen duten herrialde guztietan. Espainian 2015eko datuak hauek ziren: 80,1 urte gizonentzat eta 85,8 urte emakumeentzat.
Gainerako 28-EBaren aldean, Euskal AEko emakumeak ziren bizi-itxaropen altuenekoak 2015ean. Ondoren Espainiakoak zeuden (85,8 urte), Frantziakoak (85,5 urte), Italiakoak (84,9 urte), Luxenburgokoak (84,7 urte), Finlandiakoak (84,4 urte), Portugalgoak (84,3 urte) eta Suediakoak (84,1 urte).
Aldiz, bizi-itxaropen baxuena 28-EBn zeukaten Bulgariako emakumeek (78,2 urte), Errumaniakoek (78,7 urte), Hungariakoek (79,0 urte), Letoniakoek (79,5 urte) eta Lituaniakoek (79,7 urte).
Gizonen kasuan ere, Euskal AEk, 80,3 urterekin, aise zuen gainditzen 28-EBko herrialdeen batez bestekoa (77,9 urte) 2015ean. Bizi-itxaropenaren sailkapenean suediarrek bakarrik zuten gainditzen, 80,4 urterekin, bizitza luzekoenak, eta ondoren italiarrak zeuden (80,3 urte) eta espainiarrak (80,1 urte). Zerrendaren bukaeran zeuden, bizi-itxaropen baxuenarekin, Lituania (69,2 urte), Letonia (69,7 urte), Bulgaria (71,2 urte) eta Errumania (71,5 urte).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62