2018/07/27 prentsa-oharra
ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA. 2018KO EKAINA
Euskal AEko eraikuntzako kostuak % 0,5 igo ziren 2018ko ekainean aurreko hilabetearen aldean
Aurreko urtearen aldean, 2018ko ekaina eta 2017ko ekaina alderatuta, % 3,1 igo ziren kostuak
EAEko Eraikuntzako Kostuen Indizea % 0,5 igo zen 2018ko ekainean aurreko hilabetearen aldean; hilabete horretako urte-arteko tasa, berriz, % 3,1 igo zen, EUSTATek emandako datuen arabera.
Aurreko hilabetearen aldean, eskulanaren kostuak ez zuen aldakuntzarik izan (% 0,0) eta lehengaien kostua % 0,6 igo zen.
Lehengaien barruan, bi azpisektoreek, Eraikuntzakoak eta Herri Lanetakoak, % 0,6ko igoera izan dute haien lehengaien kostuan. Urte-arteko eboluzioan, bi azpisektore horietan seinale bera ikusten da, Eraikuntzako lehengaien kostuak % 3,2 igo baitira, eta Herri Lanetakoak % 5,5.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioen artean, kontuan izanik hazkunde handiagoak izan dituztela, 2018ko ekaina eta 2017ko ekaina alderatuta, sektore hauetako igoerak nabarmentzen dira: Petrolio fintzea (% 22,1), Metalurgia (% 7,0) eta Mineral ez metalikoak (% 5,7). Aldiz, azkeneko hamabi hilabeteetan lehengaien prezioak jaitsi egin dira sektoreak hauetan: Zurgintza (% 0,2) eta Kautxua eta plastikoa (% 0,1).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62