2018/09/04 prentsa-oharra
ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA. 2018KO UZTAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 gehitu ziren 2018ko uztailean aurreko hilaren aldean
2017ko uztailaren aldean %3,0 gehitu ziren
2018ko uztailean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,5 gehitu zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %3,0 igo zen, EUSTATen datuen arabera.
Lan-eskuaren kostuan ez da aldaketarik izan aurreko hilaren aldean (%0,0), eta lehengaien kostua %0,6 igo da.
Lehengaien barnean, Etxegintza %0,6 gehitu da lehengaien kostuan, eta Obra Zibila %0,7. Urte artean, bi azpisektore horiek zeinu bera dute erakusten, baina intentsitate diferentearekin, zeren Etxegintzan lehengaien kostuak %3,1 gehitu baitira, eta Obra Zibilean %5,7.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2018ko uztaila 2017koaren aldean) prezio hazkunderik handienak hauek eduki dituzte: Petrolio-fintzea, %24,0rekin; Metalurgia, %9,3rekin; Mineral ez-metalezkoak eta Industria kimikoa, %4,7rekin kasu bietan. Aldiz, lehengaien prezioan jaitsi da azken hamabi hilabeteetan Kautxu eta plastikoaren sektorea, %0,1eko jaitsierarekin.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62