2018/08/03ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2018KO EKAINA
Euskal AEko jarduera industriala %4,7 igo zen 2018ko ekainean
Industria-produkzioaren indizean %2,9ko hazkunde metatua dago 2018ko lehen seihilekoan
Euskal AEko industria-produkzioa 2018ko ekainean %4,7 igo zen 2017ko hil beraren aldean, lan-egutegiko termino homogeneoetan, Eustatek eginiko datuen arabera. 2018ko lehendabiziko sei hilabeteetako balantzea itxi da %2,9ko hazkundearekin, 2017ko aldi beraren aldean.
Aurreko hilarekin konparatua, 2018ko maiatzarekin, Euskal AEko industria-produkzioa %1,1 igo zen, urtaroko eraginak behin zuzendurik.
2018ko ekaineko indizearen bilakaerak, 2017ko ekainaren aldean, zeinu ezberdineko emaitzak ditu sektore industrial handietan. Ekipo-ondasunak %7,2 hazi dira eta Bitarteko ondasunak %4,1, baina Energia %1,0 txikitu da. Kontsumo-ondasunak, oro har, %4,3 hazi dira. Haien barnean, Ez-iraunkorrak dira hazkundea markatzen dutenak, %9,0 hazi baitira eta, aldiz, Iraunkorrak %7,7 jaitsi.
Hil arteko aldakuntzak ere, 2018ko maiatzetik 2018ko ekainera, zeinu ezberdineko bilakaerak ditu sektore industrial handietan. Halatan, Bitarteko ondasunak %1,4 hazi dira eta Energia %0,8, baina Ekipo-ondasunak %0,2 jaitsi. Kontsumo-ondasunak, oro har, %2,3 hazi dira, zeren Ez-iraunkorrak %3,4 igo diren eta Iraunkorrak %0,7 jaitsi.
Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, gehien hazi direnak 2018ko ekainean, urte artean, hauexek dira: Elikadura-industriak, edariak eta tabakoa (%9,8), Garraio-materiala (%8,3) eta Makineria eta ekipoa (%5,6).
Kontrako norabidean, sektore hauetan jaitsierak daude: Zura, papera eta arte grafikoak (-%1,6) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (-%1,4).
Lurraldeka, industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera ekainean positiboa da Gipuzkoan, non %9,6 gehitu den, eta Araban, non %6,5ekoa izan den gehikuntza, baina Bizkaian %0,8ko jaitsiera izan da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62