2018/05/25eko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTUAK I/2018
Euskal AEko BPGk urte arteko %3,1eko hazkundea erregistratu zuen 2018ko lehen hiruhilekoan
Manufaktura-industria da sektorekako hazkundearen buru, % 3,9 hazi da eta, eskaeratik, ekipo-ondasunetan egindako inbertsioak % 4,8 lortu du.
2018ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko BPG % 3,1 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. 2017ko laugarren hiruhilekoaren aldean, %0,8ko gehikuntza, aurrekoan baino hamarren bat gehiago.
2018ko lehen hiruhilekoaren hazkunde-datuek 2018ko apirilaren 26ko Kontuen Aurrerapenean jasotakoei eutsi diete.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2018ko lehen hiruhileko BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztien bilakaera positiboan oinarritzen da, lehen sektorearenean izan ezik. Industria sektorearen hazkundea pasa den hiruhilekoaren berdina izan da eta Zerbitzuak sektoreak jaso du 2017ko laugarren hiruhilekoak baino urte arteko tasa handiagoa; hiru azpisektoreek lortu dute aurreko hiruhileko bilakaera bera edo handiagoa. Eraikuntzak aurreko bi hiruhilekoak baino urte arteko hazkunde txikiagoa lortu du.
Lehen sektoreak bilakaera negatiboa izan du, pasa den urteko hiruhileko bera baino % 5,6 gutxiago; hala ere, hiruhileko artekoarekin alderatuta nabarmen positiboagoa da (% 5,4).
Industriaren sektoreak, lehenengo hiruhileko honetan, urte arteko % 3,7ko hazkunde-tasa izan du, hau da, laugarren hiruhilekoaren zifra bera. Urte arteko bilakaeraren datu horrek esan nahi du hiruhileko artekoan puntu bat jaitsi dela. Manufaktura-industria da industria-sektorearen buru, urte arteko hazkundea guztizkoa baino bi hamarren handiagoa da, eta aurreko hiruhilekoa baino bi hamarren handiagoa ere. Hiruhileko tasan bilakaera ere positiboa da; 5 hamarren.
Eraikuntzaren sektoreari dagokionez, goranzko joerari eusten dio, nahiz eta urteko hazkunde-tasaren zenbatekoa 4 hamarren jaitsi den, % 2,7ra iritsita. Hiruhileko arteko tasa % 2,7 jaitsi da.
Zerbitzuen sektoreak adierazten du dinamismo handiagoa hiruhileko honetan, eskaintzari dagokionez, eta aldaera positiboak izan ditu, urte arteko datuetan zein hiruhileko artekoetan, eta jardueraren hiru azpisektoreetan. Orokorrean, sektoreak urte arteko % 3,1eko hazkundea erregistratu du, eta % 1,8koa hiruhileko tasan. Hiru azpisektoreen urte arteko hazkundea oso antzekoa izan da balioari dagokionez, nahiz eta bilakaera ezberdina izan duten aurreko aldiarekin alderatuta. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioaren sektorea da guztizkoaren hazkunde antzekoa duena, % 3,1ekoa, eta aurreko hiruhilekoan erregistratu zuen zifra bera erregistratu du; Gainerako Zerbitzuak sektoreak ere -besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak- hazkunde bera izan du (% 3,1) baina 4 hamarren hazi da 2017ko laugarren hiruhilekoan erregistratutako urte arteko tasa. Azkenik, Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak sektorea % 2,9 hazi da, eta pasa den hiruhilekoan erregistratu zuen tasa bera du.
Hiruhileko artean, Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak sektoreak %2,4ko hazkundea erregistratu du; Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa sektoreak % 1,6 eta Gainerako Zerbitzuak sektoreak % 1,5.
Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa ekarri du (% 3,1). Aurreko hiruhileko urte arteko datua baino hamarren bat handiagoa da datu hori. Hiruhileko arteko tasak ere hazkunde positiboa izan du, % 0,8koa.
Eskarian, nabarmentzekoa da Barne Eskariak, beste behin ere, adierazten duen sendotasuna, % 3,0ko tasara hazi da, datu hori 2017ko laugarren hiruhileko urteko tasa baino hamarren bat txikiagoa bada ere. Bi osagaien (Azken kontsumoko gastua, Kapital eraketa gordina) bilakaera positiboa izan da, Kapital eraketa gordina % 3,7 hazi da eta Azken kontsumoko gastua % 2,8.
Kanpo-sektoreak dinamismo maila handia adierazten du, esportazioak inportazioak baino askoz gehiago hazi dira, eta kanpoko saldoaren ekarpena positiboa da.
Familia-etxeetako Azken kontsumoaren Gastuak (Kontsumo Pribatuak) hazkunde-joera zertxobait sendotu du, 2017ko azken hiruhilekoarekin alderatuta. Hiruhileko honen hazkundea % 2,9koa da, pasa den hiruhilekoa baino hamarren bat handiagoa. Hiruhileko arteko tasa % 0,5ekoa izan da, laugarren hiruhilekoa baino handiagoa hau ere, 4 hamarren, alegia.
Kontsumo publikoa (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua) % 2,6 hazi da urteko arteko tasan, aurreko hiruhilekoan aurreikusitako urteko datuarekin alderatuta hiru hamarren gutxiago.
Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastuaren eta Familia-etxeetakoaren bilakaera batera aztertuta, Azken Kontsumoko Gastua % 2,8 hazi dela adierazten du. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,7ko hazkundea eman da.
Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) % 3,7 hazi da urte artean, eta datu hori aurreko hiruhilekoan lortutakoa baino hamarren bat txikiagoa da. Hiruhileko tasa, hala ere, negatiboa da, % 0,2koa. Berriz ere, inbertsioaren portaera global hori intentsitate ezberdineko bi bilakaeratan dago oinarrituta. Ekipo-ondasunetan egindako inbertsioen bilakaera handiagoa da, urte arteko % 4,8ko hazkundearekin, eta, beraz, hiruhileko hazkundea % 2,0koa da. Gainerako Kapital Eraketa Gordinak, eraikuntzaren sektorearen bilakaerarekin lotura handiagoa duenak, bilakaera positiboa du baina gutxiagotuz doa, urte arteko % 3,0ko tasarekin, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago.
Bilakaera horiek abiapuntu hartuta, Barne Eskaria % 3,0 hazi da.
Enplegu-mailei dagokienez (lanpostuak lanaldi osoko baliokidetzan neurtuta), nabarmentzekoa da enplegu-mailan eman den hazkunde globala, urteko arteko % 2,2ko tasa. Urte arteko tasa horrek % 0,5eko hazkundea esan nahi du, 2017ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Enplegu-mailaren bilakaera, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, positiboa izan da jarduera-adar guztietan, lehenengo sektorean izan ezik; bertan % 0,4ko tasa negatiboa erregistratu du. Eraikuntzaren sektoreko datua da aipatzeko, % 2,9 hazi da, 2017 urtean zehar erregistratutako tasen gainetik. Zerbitzuen sektoreak aurreko hiruhilekoetako enplegu-sorreraren erritmoari eutsi dio, % 2,3 hazi da, aurreko urteko hiruhilekoa baino hamarren bat gehiago. Azkenik, Industriak ere joera positiboari eutsi dio, % 1,6 hazi da, laugarren hiruhilekoko datu antzekoa.
Hiruhileko arteko tasari dagokionez, lehenengo sektoreak, industriak eta zerbitzuek tasa positiboak erregistratu dituzte, % 0,2, 0,3 eta 0,7koak, hurrenez hurren, eta eraikuntza % 1,6 jaitsi da.
BPGren bilakaera Lurralde Historikoen arabera, urteko arteko datuak hartuta, Gipuzkoak erregistratu du hazkunde handiena, % 3,4koa, ondoren Arabak, % 3,3koa, eta azkenik Bizkaiak, % 2,9koa. Hiruhileko arteko datuen arabera, Araba eta Gipuzkoa % 0,7 hazi dira eta Bizkaia % 0,8.
Para más información:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Servicio de Prensa: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62