2018/09/28ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EEKI), 2018KO ABUZTUA
Euskal AEko eraikuntza-kostuak %0,4 gehitu ziren 2018ko abuztuan aurreko hilaren aldean
2017ko abuztuaren aldean %3,1 gehitu ziren kostuak
2018ko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,4 gehitu zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %3,1ekoa izan zen hilabete horretarako, EUSTATen datuen arabera.
Lan-eskuaren kostuan ez da aldaketarik izan aurreko hilaren aldean (%0,0), eta lehengaien kostua %0,5 igo da.
Lehengaien barnean, hala Etxegintza nola Obra Zibila %0,5 igo dira kostuetan. Urte artean, bi azpisektore horiek zeinu bera dute erakusten, baina intentsitate diferentearekin, Etxegintzan lehengaien kostuak %3,1 gehitu baitira, eta Obra Zibilean %5,6.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2018ko abuztua 2017koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Petrolio-fintzea, %23,6rekin; Metalurgia, %8,4rekin; Mineral ez-metalezkoak eta Energia elektrikoa eta gasa, %4,6rekin kasu bietan. Aldiz, lehengaien prezioan jaitsi egin da azken hamabi hilabeteetan Kautxu eta plastikoaren sektorea, %0,2ko jaitsierarekin.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62