2018/09/24ko prentsa-oharra
Jaiotzak % 4,8 gutxitu dira 2018ko lehen hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan
Amen % 45,7k 35 urte edo gehiago zuen, eta jaiotzen % 44,2 ezkontzatik kanpora gertatu zen
2018ko lehen hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotza kopurua 3.867 izan zen eta, beraz, % 4,8 gutxitu dira iazko aldi berdinaren aldean, Eustatek ondutako datuen arabera. Jaiotza kopurua hiru lurraldeetan gutxitu da: Gipuzkoan, % 5,8 jaitsi da, Araban % 4,9, eta Bizkaian % 4. Zehazki, Gipuzkoan 1.290 ume jaio ziren, Araban 678, eta Bizkaian 1.899.
Amaren adinaren araberako jaiotzen banaketan, nabarmentzekoa da 35-39 urtekoen ama-taldea dagoela lehendabiziko postuan: jaiotzen % 35,5. Ondoren, oso gertutik, 30-34 urtekoen taldea dago, % 35,3 osatuz, eta atzetik dator 25-29 urtekoen taldea, nahiz eta talde horrek egiten duen ekarpena txikiagoa den: % 13,3.
2017ko lehen hiruhilekoaren aldean, gutxitu egin da 40 urte edo gehiagorekin ama izan diren emakumeen kopurua, 2017an 424 izan baitziren, eta 2018an, berriz, 395. Emakume horiek izandako jaiotzak guztizkoaren % 10,2 izan dira, 25 urtez beherako amek osatzen duten % 5,7aren gainetik, beraz.
Ezkontza bikoteaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 44,2 izan ziren, 2017ko lehen hiruhilekoaren antzeko kopurua. Bizkaia, % 46,7az, izan da Euskal Autonomia Erkidego osotik gorako balioak izan dituen lurralde bakarra; Araba, berriz, % 42,3ra heldu da, eta Gipuzkoa % 41,6ra. Talde horretako amatasunaren adina gazteagoa izan zen ama izan diren emakumeen multzoaren aldean, haietako % 9k 25 urtetik behera baitzuen.
Jaiotza ordenaren arabera, 2018ko hiruhilekoan, jaiotzen ia erdiak, 1.905 ume, lehen umeak izan dira; 1.502, berriz (% 38,8), dagoeneko jaiotza bat egondako familietara heldu ziren, eta % 11,9koa da hirugarren edo geroko jaiotzen portzentajea.
Amen % 23,8k atzerriko naziotasuna zuten
2018. urteko lehen hiru hilabeteetan Euskal Autonomia Erkidegoan izandako jaiotzen % 23,8tan, amak atzerriko naziotasuna zuen. Kopuru hori handiagoa da Araban, % 29,9 baitzen, eta % 22 Bizkaian, eta % 23,3 Gipuzkoan. Gainera, atzerriko amen pisua handitu egin da: ehuneko 0,8 aurreko urtearen aldean.