2018/09/18ko prentsa-oharra

MIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Migrazio-saldoak 10.725 pertsona ekarri ditu Euskal AEra 2017an

Emigratzaileen batez besteko adina, 36,4 urte, handiagoa izan zen etorkinena (33,1) baino

Migrazio-saldoak positiboa izaten jarraitu zuen 2017an Euskal AEn. Eustaten datuen arabera, 2017an etorkinak 10.725 gehiago izan ziren joaleak baino; 2.016an 8.871 izan ziren.

Bizkaiak 5.461 pertsona irabazi zituen (migrazio-saldo handiena zifra absolutuetan); Gipuzkoak, 2.915; Arabak, 2.349. Bestalde, Bilboko udalerrian 2.533 pertsonako migrazio-saldoa izan zen; Gasteizen, 2.153koa; Donostian, 1.007 pertsonakoa.

Euskal AEren eta gainerako komunitate autonomoen artean gertatzen diren mugimenduei doakienez, 2017an gaindi antzeman zen 720 pertsonako saldo positiboa, 2016an izan zenaren heren bat pasa. Zifra hori antzera da banatzen nazionalitate espainolekoen (344) eta atzerritarren artean (376), baina aurreko urteetan atzerritarrak gehiago ziren.

graf0015545_01_e.png

Atzerriarekin 10.005 pertsonako saldo positiboa izan zen (guztizkoaren %93); alegia, Euskal AEtik atzerrira joan zirenak etorri zirenak baino gutxiago izan ziren. Kasu horretan, nazionalitatearen aldagaiak rol askozaz nabarmenagoa du jokatzen: horrela, Espainiako nazionalitatea dutenez ari bagara, migrazio-saldoa -251 pertsonakoa izan zen; aldiz, atzerritarrez ari bagara, +10.256 pertsonakoa.

Emigrazio-tasek txiki samarrak izaten jarraitzen dute

Erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2017an Euskal AEko mila biztanletik ia 34 mugitu ziren. Espainiako erkidegoetan, oro har, 6 puntu gehiagokoa izan zen mugikortasuna, zeren ‰40koa izan baitzen. Araban ‰38,8koa izan zen; Gipuzkoan, ‰33,5ekoa; Bizkaian, ‰32,1ekoa.

Katalunia, Madril, Nafarroa, Balear Uharteak eta Galizia komunitateekin Euskal AEk migrazio-saldo negatiboa izan zuen; gainerakoekin, positiboa.

Immigrante gehien eman zuten komunitate autonomoak izan ziren, garrantzia-ordenan, Gaztela eta Leon, Madril, Andaluzia, Kantabria, Katalunia eta Nafarroa.

Euskal AEko joale gehien erakarri zuten erkidegoak ondokoak izan ziren, eta hurrenkera honetan: Madril, Gaztela eta Leon, Katalunia, Kantabria, Nafarroa eta Andaluzia. Seion artean gure erkidegotik besteetara joan zirenen %65 jaso zuten.

Emigratzaileen batez besteko adina, 36,4 urte, handiagoa izan zen etorkinena (33,1) baino. 21-40 urte bitarteko pertsonek immigrazioen %51 egin zuten, eta emigrazioen %49.

Sexua kontuan edukiz, etorkinen %51 gizonak izan ziren, eta %49 emakumeak; joaleen artean, aldiz, %54 eta %46, hurrenez hurren.

Immigratzaileen %58 eta emigratzaileen %44, atzerritarrak

2017an 24.297 atzerritar etorri zitzaizkigun, etorritako guztien %58. Haietatik 5.620 beste erkidego autonomoetatik etorri ziren; bereziki, Madril, Katalunia, Andaluzia eta Valentziatik. 18.677 atzerritik zuzenean etorri ziren.

Gure erkidegotik alde eginiko pertsonen %44 atzerritarrak izan ziren, 13.665 atzerritar orotara, eta haien arteko %62 atzerrira joan ziren. Hori horrela, atzerritarren saldoa +10.632 pertsonakoa izan zen.

Euskal AEko biztanleak etxez aldatzen direlarik, %67tan gure erkidegoan geratzen dira

Euskal AEko biztanleriaren %10,2k bizileku-aldaketaren bat egin zuen 2017an; %67tan Euskal AEn bertan gertatu ziren aldaketak. Gainerako kasuetan erkidegoz kanpokoak izan ziren. 2016ko zifra ia berberak dira horiek.

Orotara, Euskal AEn 221.506 aldiz aldatu da ohiko bizilekua. 98.140 kasutan udalerrian bertan izan ziren bizileku-aldaketak. Erkidego barruko mugimenduak, bai jatorria bai helmuga Euskal AEn dutenak, 50.369 izan ziren.

Orobat, erkidegoaz kanpotiko immigrazioak, jatorria gure erkidegotik kanpo eta helmuga Euskal AEn dutenak, 41.861 izan ziren. Haietatik 21.873 atzerritik.

Azkenik, erkidegotik kanporako 31.136 emigrazio gertatu ziren, bizileku-aldaketaren jatorria gurean eta helmuga gure erkidegotik kanpora dutenak. Haietatik 11.868k norakoa atzerrian eduki zuten, 2016an baino %2,4 gutxiago.

graf0015545_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Migrazio-saldoak 10.725 pertsona ekarri ditu Euskal AEra 2017an

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2018/09/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0015545_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali