2018/09/25eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTUAK 2018KO ABUZTUA
Ostatu-gauek % 28,7 egin dute gora EAEko apartamentu turistikoetan, 2018ko abuztuan
Hotel, landetxe eta apartamentu turistiko guztiak aintzat hartuz gero, ostatu-gauek % 8,2 egin dute gora abuztuan zehar
45.031 gau-ostatu erregistratu dira, iragan abuztuan zehar, EAEko apartamentu turistikoetan. Horrek, % 28,7ko gorakada suposatzen du iazko abuztuarekiko, Eustatek jaso dituen datuen arabera.
Ostatu-gauek urtetik urterako bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldetan: % 49,6 egin dute gora Gipuzkoan, % 32 Araban eta Bizkaian, azkenik, gorakada % 12,3koa izan da.
Bidaiarien sarrerak, bestalde, 11.143 izan dira 2018ko abuztuan, EAEko apartamentu turistikoetan; horrek, % 14,9ko gorakada suposatzen du. Lurraldeka aztertuz, bidaiarien sarrerek Gipuzkoan eta Bizkaian egin dute gora, % 60,2 eta % 3,9 hurrenez hurren; baina % 20,5eko beherakada izan dute Araban.
Egonaldien batezbestekoa 4,04 egunekoa izan da abuztuan, 2017ko abuztuan izandako 3,61 eguneko batezbesteko egonaldiaren gainetik. Arabako egonaldiak 4,95 egunekoak izatetik 8,21 egunekoak izatera igaro dira abuztu honetan; Bizkaiaren kasuan, 2,84 egunetik 3,07 egunera handitu dira egonaldiak; Gipuzkoan, bere aldetik, egonaldien batezbestekoak behera egin du: 2017ko abuztuan 4,49 egunekoak baziren ere, 4,19 egunekoak izan dira aurtengo abuztuan.
Turisten balantzea 2018ko abuztuan
Hotel, landetxe eta apartamentu guztiak aintzat hartuz gero, 388.888 sarrera egon dira 2018ko abuztuan; horrek, % 6,3ko gorakada suposatzen du iazko hil berberarekiko. Bizkaiak EAEko sarrera guztien % 46,5a kontzentratzen du eta sarrera guztien batuketak % 6,2 egin du gora. Gipuzkoak Erkidegoko sarreren %38,8a hartu du eta bere gorakada % 9,2koa izan da. Arabak EAEko sarreren % 14,7a hartu du, % 02ko beherakada txikia izanaz.
Ostatu-gauek % 8,2 egin dute gora establezimendu turistiko guztietan; gorakada hori hiru lurraldetan errepikatu da: % 9,2 Gipuzkoan, % 8,2 Bizkaian eta % 5,2 Araban.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62