2018/10/25eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI). APARTAMENTUAK 2018KO IRAILA
Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %25,7 gehitu dira 2018ko irailean
Hotel, landetxe eta apartamentu turistiko guztiak aintzat hartuz gero, ostatu-gauek %7,5 egin dute gora irailean zehar
27.236 ostatu-gau erregistratu dira 2018ko irailean zehar Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Hori %25,7ko gorakada da aurreko urteko irailaren aldean, Eustaten datuen arabera.
Ostatu-gauek urtetik urterako bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %54,6 igo dira, Araban %19,6 eta Bizkaian %11,5.
Bidaiarien sarrerak, bestalde, 7.308 izan dira 2018ko irailean Euskal AEko apartamentu turistikoetan, zeina %11,0ko gorakada den. Lurraldeka, bidaiarien sarrerek Gipuzkoan %27,1 egin dute gora eta %8,0 Bizkaian, baina %10,2ko beherakada izan dute Araban.
Egonaldien batezbestekoa 3,73 egunekoa izan da aurtengo irailean, 2017ko irailean izandako 3,29 eguneko batezbesteko egonaldiaren gainetik. Arabako egonaldiak iazko irailean 5,73 egunekoak izatetik 7,64 egunekoak izatera igaro dira aurtengoan; Bizkaiaren kasuan, 2,75 egunetik 2,84 egunera luzatu dira egonaldiak; Gipuzkoan ere egonaldien batezbestekoak gora egin du, 2017ko iraileko 3,05 egunekotik 3,71 egunekora iraganez aurtengo irailean.
Turisten balantzea 2018ko irailean
Hotel, landetxe eta apartamentu guztiak aintzat hartuz gero, 324.749 sarrera egon dira 2018ko irailean; %3,8ko gorakada da hori aurreko urteko hil berberarekiko. Bizkaiak Euskal AEko sarrera guztien %46,2 kontzentratzen du eta sarrera guztien batuketak %1,9 egin du gora. Gipuzkoak Erkidegoko sarreren %39,7 hartu du eta bere gorakada %8,4koa izan da; Araban, zeinek sarrera guztien %14,1 hartu baitu, %2,3ko beherakada izan da.
Ostatu-gauek %7,5 egin dute gora establezimendu turistiko hartzaileen guztizkoan, eta gorakada hori hiru lurraldeetan gertatu da: %12,1 Gipuzkoan, %6,3 Araban eta %3,8 Bizkaian.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62