2018/10/29ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA (AHEK), 2018KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %1,2 jaitsi ziren 2018ko irailean

2018ko lehen bederatzi hiletan %1,2ko hazkundea gertatu da

Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2018ko irailean %1,2ko urte arteko jaitsiera eduki dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Abuztuaren aldean, salmentak %0,2 jaitsi dira, urtaro eraginik gabe.

Elikagaien salmentak %1,3 gehitu dira, eta gainerako salgaienak %5,8 jaitsi, aurreko urteko hil beraren aldean.

2018ko abuztuaren aldean, elikagaien salmentak %0,7 igo dira eta gainerako produktuenak %1,9 jaitsi, prezio finkoetan eta urtaroen eragina kontuan hartu gabe.

Lurraldeetan, urte artean Gipuzkoan %1,4ko igoera izan da, baina Bizkaian %2,6ko beherada izan da eta Araban %2,3ko jaitsiera.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %3,2 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean.

2018ko lehenengo bederatzi hiletako balantzea

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, urte artean eta prezio finkoetan, %1,2ko igoera eduki dute 2018ko lehenengo hiru hiruhilekoetan. Igoera hori gertatu da elikagaien salmentek izandako gehikunzari esker, %1,9, zeren gainerako produktuenetan ez baita aldaketarik izan (%0,0).

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %3,2 gehitu da 2018ko lehen bederatzi hiletan.

graf0015669_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %1,2 jaitsi ziren 2018ko irailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Abendua 2025
Eguneratze data : 
2018/10/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/26
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0015669_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali