2018/10/30eko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. AURRERAPENA. III /2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG %2,6ko urte arteko tasaz gehitu da 2018ko hirugarren hiruhilekoan

Enpleguaren bilakaera positiboa mantendu da, %2,0ko hazkundearekin

Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %2,6ko hazkundea izan du 2018ko hirugarren hiruhilekoan urte artean, urtaro- eta egutegi-eraginak erauzirik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Hazkunde hori hiru hamarren txikiagoa da 2018ko bigarren hiruhilekoan izandakoaren aldean.

Aldakuntza-tasa %0,5ekoa izan da aurreko hiruhilekoaren aldean. Hiruhilekoen arteko hazkunde hori aurreko hiruhilekokoa baino hamarren bat txikiagoa da.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2018ko hirugarren hiruhilekoan izandako urte arteko eta hiruhileko arteko hazkundea izan da eragindakoa nagusiki zerbitzuen eta eraikuntzaren agregazio-portaera onak, zeinek neurri handian orekatu dituen lehen sektoreak erakutsitako ahulezia eta industriak izan duen dezelerazioa.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %2,0 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoko hazkundearekiko hamarren bat gutxiago. Hiruhilekoen arteko hazkundea %0,4koa izan da, aurreko hiruhilekoko hazkundearekiko bi hamarren gutxiago.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG %2,6ko urte arteko tasaz gehitu da 2018ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2018/10/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0015675_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali