2018/11/09ko prentsa-oharra
GIZARTE ADIERAZLEAK. GIZA GARAPENAREN INDIZEA
Euskal AEk segitzen du 2017an lehenengo hamabost herrialdeen artean GGIren arabera
2010aren aldean, GGIren osagai guztiek hobera egin dute; 2016aren aldean, edo hobera egin edo bere horretan jarraitzen dute
Euskal AE 13. eta 14. postuen artean da herrialdeen sailkapenean, 0,992ko Giza Garapenaren Indize-GGI batekin 2017an, Eustaten arabera, zeinek 2010-2017 aldirako Euskal AEko GGI kalkulatu baitu Nazio Batuen Garapenerako Programaren (NBGP) metodologia erabiliz. Aurreko urtearekin konparaturik, Euskal AEk mantentzen du kokaleku bera, indizearen balioa hobea bada ere bi milaren, NBGPk eta Eustatek 2010-2017 aldirako eginiko kalkulu berritik.
NBGPren azken txostenean, 2017ko datuekin, 189 herrialde dira sailkatzen, bizi-baldintzen arabera. 0tik 1erako eskalan ezartzen da GGI; hartzen dira kontuan bizi-itxaropena jaiotzean, haurren eskola-urte espero direnak, 25 urte edo gehiagokoen eskola-urteak batez beste eta per capita errenta gordin nazionala.
GGIk Euskal AEko gizartea planetako garatuenen artean du kokatzen. Aurrean ditu Norvegia, Suitza, Australia, Irlanda, Alemania, Islandia, Hong Kong, Suedia, Singapur, Herbehereak, Danimarka, Kanada eta Estatu Batuak. Espainia 26. dago NBGPren txostenean, 0,891ko GGIrekin. Azkena Niger da, 0,354rekin.
2010-2017 aldian GGIren osagai guztiek egin dute hobera Euskal AEn. Bizi-itxaropena iragan da 82,4 urtetik 83,5 urtera, eta laugarren postuan da gainera, Hong Kongen (84,1) eta Japoniaren (83,9) atzetik bakarrik, eta Suitzaren (83,5) parean.
Berdin da gertatzen espero diren eskola-urteak adierazleari dagokionean, zeina 18,1 urtetik 18,8 urtera iragan baita, eta lehenengo tokietan ere kokatzen dena, zazpigarrenean zehazki; aurrean daude Australia (22,9), Belgika (19,8), Irlanda (19,6), Islandia (19,3), Danimarka (19,1) eta Zeelanda Berria (18,9).
Batez besteko eskola-urteetan, nahiz eta aipatu aldian 10,2 urtetik 11,0ra pasatu garen, 41 herrialde dauzkagu aurretik; aurrenak dira Alemania (14,1 urte batez bestez), Suitza eta Estatu Batuak (13,4) eta Kanada (13,3).
Euskal AEko per capita errenta nazional gordina 2010etik 2017ra 43.207 dolar estatubatuarretik 46.248ra handitu da, erosteko ahalmenaren parekotasunean neurtuta, urruti Norvegiako 68.012etatik eta Qatarko 116.818etatik, herrialdea zeinak dituen pertsonako diru-sarrera handienak munduan, baina Alemaniaren aurretik justuki (46.136).
Baldin alderaketa egiten bada aurreko urtearekin, 2016arekin, GGIren osagaiak edo hobetu egiten dira, nola bizi-itxaropenaren kasuan (hamarren bat, 83,4tik 83,5era) edo errenta nazional gordinarenean (44.964tik 46.248ra), edo mantendu egiten dira, zeina gertatzen den hezkuntzari loturiko adierazleetan, hala batez besteko eskola-urteetarako nola espero diren eskola-urteetarako.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62