2018/11/07ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2018KO IRAILA
Euskal AEko industria-jarduera %2,0 gehitu zen 2018ko irailean
Industri Produkzioaren Indizeak %2,1eko gehikuntza eduki du 2018ko lehen bederatzi hiletan
Eustaten datuen arabera, 2018ko irailean, lan-egutegiko termino homogeneoetan %2,0 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2017ko hil beraren aldean. 2018. urteko lehen bederatzi hiletan %2,1eko hazkundea gertatu da, 2017ko aldi beraren aldean.
Aurreko hilarekin alderaturik, 2018ko abuztua, Euskal AEko industri produkzioan ez da aldaketarik izan (%0,0), behin urtaroen eragina zuzendurik.
2018ko iraileko indizearen bilakaerak, 2017ko irailekoaren aldean, emaitza ezberdinak dakartza sektore industrial handietan. Ekipo-ondasunak %8,1 gehitu dira, Energian ez da aldaketarik izan (%0,0) eta Bitarteko ondasunek %1,6 egin dute behera. Kontsumo-ondasunak, oro har, %0,1 jaitsi dira. Horien barnean, Iraunkorrak %1,0 igo dira eta Ez-iraunkorrak %0,5 jaitsi.
2018ko iraileko hil arteko aldakuntza ere, 2018ko abuztuaren aldean, oso bestelakoa izan da industri talde handietan. Ekipo-ondasunak %4,6 hazi dira eta Energia %0,1, baina Bitarteko ondasunek %2,6 egin dute behera eta Kontsumo-ondasunak, oro har, %0,2 jaitsi dira, zeren Iraunkorrak %0,4 jaitsi baitira eta Ez-iraunkorrak %0,2.
Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak izan dituztenak urte artean hauek izan dira: Makineria eta ekipoa, %6,1ekin; Garraio-materiala, %5,4rekin; eta Elikaduraren, edarien eta tabakoen industriak, %4,3rekin.
Kontrako zentzuan, jaitsi egin dira Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %2,8ko jaistearekin; Metalurgia eta metalezko produktuak, %2,1ekoarekin; eta Zura, papera eta arte grafikoak, %1,3koarekin.
Lurraldeka, iraileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Gipuzkoan, %6,2ko igoerarekin; Bizkaian ez da aldaketarik izan (%0,0), eta Araban jaitsi egin da %1,8.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62