2018/11/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI). APARTAMENTUAK 2018KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %26,0 gehitu dira 2018ko urrian

Hotel, landetxe eta apartamentu turistiko guztiak aintzat hartuz gero, ostatu-gauek gora egin dute urrian zehar hiru lurraldeetan

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak 2018ko urrian 25.807 izan dira, 2017ko urrikoen aldean %26,0ko gehikuntza dena.

Ostatu-gauek urtetik urterako bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %29,5 igo dira, Bizkaian %28,8 eta Araban %18,7.

Bestela ere, 2018ko urrian 6.758 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko apartamentu turistikoetan, %3,1eko gehikuntza. Lurraldeka, bidaiari-sarrerek behera egin dute Gipuzkoan %17,9 eta Araban %0,7; aldiz, gora egin dute Bizkaian %19,8.

graf0015838_01_e.png

Egonaldien batezbestekoa 3,82 egunekoa izan da urrian, 2017ko urrian izandako 3,12 eguneko batezbesteko egonaldiaren gainetik. Arabako egonaldiak iazko urrian 6,02 egunekoak izatetik 7,20 egunekoak izatera igaro dira aurtengo urrian; Bizkaiko kasuan, 2,57 egunetik 2,76 egunera luzatu dira egonaldiak; Gipuzkoan ere egonaldien batezbestekoak gora egin du, 2017ko urriko 2,63 egunekotik 4,15 egunekora iraganez aurtengo urrian.

2018ko urriko turista-balantzea

Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera, 302.230 sarrera erregistratu dira 2018ko urrian, %3,5eko gehikuntza dena aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaiak Euskal AEko sarrera guztien %47,9 kontzentratzen du eta sarrera guztien batuketak %5,7 egin du gora. Gipuzkoak Erkidegoko sarreren %38,3 hartu du eta bere gorakada %3,3koa izan da; Araban, zeinek sarrera guztien %13,8 hartu baitu, %3,1eko beherakada izan da.

Ostatu-gauek %8,4 egin dute gora establezimendu turistiko hartzaileen guztizkoan, eta gorakada hori hiru lurraldeetan gertatu da: %0,9 Gipuzkoan; %8,7 Bizkaian; %6,1 Araban.

graf0015838_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %26,0 gehitu dira 2018ko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2018/11/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0015838_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali